2008-03-27

Blog bat nola sortu

Hemen blogger erabiliz blog bat nola sortu era errezean azalduta duzu, euskaraz gainera!!!

Euskal jakintzaren eskutik, eskerrik asko.

2008-03-26

TDAH , hiperaktibitateari buruz

Hemen ditugu bi artikulu interesgarri, bata bestearen jarraipena da.
1.zatia
2.zatia
Hiperaktibitatearen arazoa nola bereiztu, pixka bat ezagutu eta orientabide didaktikoak ikus ditzakegu hemen.
Egilearekin harremanetan jar zaitezke ere, komentarioetan zure iruzkina jarriz.
Ikasle mota hauekin egindako beste experientzia batzuen bloga. Oso interesgarria.

2008-03-25

Animazioak

Helbide honetan animazio desberdinen bildumak dituzte educaplus.
Oso interesgarriak, zientzietan batez ere.
Zoritxarrez, erdaraz daude.

Tiro parabolikoa, adibidez
Kalibrea nola erabili.
Higidura uniformea.

Eta abar luze bat.

Power pointetik bideora

Hemen aurkezten dizudan helbide honetan zure diskoan duzun power pointa AVI, MPG, WMV, MP3 edo BMP formatora aldatzea lagunduko dizun programa bat deskarga dezakezu.


2008-03-23

Ipod moduko mp3 zure blogan

Ivoon izena du, eta honen abantaila, entzungo diren mp3-ak zuk igo dituzunak izango direla da. Horrela, zure ikasleen entzunaldiak, irratsaioak eta abar izan daitezke. Edo beste musikaren bat, azalpenen bat eta abar.
Izena eman ondoren artxiboak igo eta kodea zure blogan itsatsi ondoren, entzuteko prest egongo da.
Adibide bezala, hemen 4.mailakoek kosmodisea lehiaketan parte hartzeko erabilitako irratsaioak entzun ditzakegu:

2008-03-18

Zure blogaren itxura aldatu nahi al duzu?

Blogger erabiltzen duzu eta juxtuegia iruditzen zaizu?
Hemen duzu aukera, milaka itxura ezaugarri eta kolore desberdin eta formatu desberdinak. Blogan "pestañak" jartzeko aukera duzu besteen artean.
Nola sartu plantila (template) berria.
Txantiloiak lortzeko helbide desberdinak, hemen ere.

Eta bukatzeko hemen azaltzen da nola egin txantiloiak zure blogan jartzeko.

Ikasten ikasi

CNICE-k web orri hau prestatu du, edozein ikasleak erabiltzeko. Bertan ikasteko eraren testak, aholkuak eta ariketa mordo bat aurki ditzakegu.

2008-03-16

Zer da Podcast?

Soinuen bildumak egiten duten helbideak dira. Leku hauetan nahi duzun soinu mota gorde eta zabaldu dezakezu zure blogan itsatsiz. Adibidez literatur-testuen grabazioak egin, azalpenen bat edo bestelako soinuak sortu eta bertan jarri. Adibide batzuk:
Pako´s podcast, bilbotarren txisteak , musikak, Atxaga, e.a....

Non eta nola egin?... Sar zaitez hurrengo helbidean eta, badakizu, erregistroa egin !

(Erregistroa egin gabe ere sar zaitezke,baina bakarrik entzuteko)

Honela geratzen da kodea zure blogan itsatsi ondoren, Euskaljakintzaren baimenarekin (hori espero dut, ejem).


Click here to get your own player.

Informazio gehiago hemen.

DBH 1. mailako Adarrako txangoa

Hemen ditugu Aitziberrek Adarra mendian ateratako argazkiak. (klik handitzeko)

Mendi lepoan, bazkaltzeko ordua!

Eguraldi zoragarria, eta paisai ederra.
Ausartenak Adarraraino iritsi ginen, beste batzuk bazkaltzen geratzea nahiago izan zuten.

2008-03-11

Enseñando disciplina a nuestros niños en el hogar

Erdaraz dago baina interesgarria iruditu zait: