2008-07-28

Vocaroo: zure ahotsa bidali


Izenburuak dion bezala, zure ahotsa grabatu, eta Vocarook ematen dizkizun bi aukeretatik bat hartu besterik ez duzu egin behar:
1. nahi duzun edozein emailera bidali
2. zure blogan itsatsi

2008-07-15

Kalkulagailu bat

Windows-en kalkulagailu arrunt bat dugu. Baina askotan zerbait gehiago behar dugu eta kalkulagailua, nola ez, auskalo non dagoen! eCalc helbidean sartu eta kitto!!!
Unitate aldaketak , ekuazioak (eskuz egitea hobe), funtzio zientifikoak, zatikietatik hamartarretara, eta abar luze bat egiteko aukera izango duzu.

Firefly, exploradore bat zure firefoxean


Firefoxen erabilpena ezagutuko duzu seguruena: interneten nabigatzeko programa zoragarria da. Baina bere gehigarriak direla eta, beste erabilpen ugari izan ditzakegu.
Hemen proposatzen dizudan honekin Firefox arxiboen exploradorea bihurtzeko aukera duzu.

Firefly helbidean programa deskargatu eta bera bakarrik instalatuko zaizu. Firefoxeko betile berri batetan ("pestaña", juas!) exploradore on bat izango duzu. Nik 0.4 bertsioa probatu dut eta pozik nago, exploradore sinple eta eraginkor bat izango duzu firefox itxi behar gabe.

2008-07-03

Dokumentalak behar al dituzu?


Noiz bai interneten dokumental baten bila aritu bazara, zure gustuko bat lortzea zein zaila den ohartuko zinen, ez da? bajarsedelmundo helbidean nahiko kalitate ona duten dokumentalak lor ditzakezu.
Gaika antolatuta daude eta klik bakar batekin ikus ditzakezu.