2008-11-24

Helbide interesgarri pare bat

Lehenegoa kontsumo arduratsuari buruzko orri bat da. Nahi izan eskero euskaraz dugu eta jokuaz gain dokumentu asko daude bertan. Kontsumopolis.

Bigarrena erdaraz dago. L.H.-rako prestatutako errekurtso asko daude bertan, link pilo bat ere aurki ditzakegu. Miclase

Pausu bat euskararen alde




2008-11-23

Blog berri bat ikastolan, plastika LH 5


Lehen hezkuntzako 3. zikloan plastikako arloan bi blog ditugu. 5.mailako hau, eta orain dela gutxi Aitiberrek sortutako 6. mailakoa.
Bertan ikasleen lanak ikusgai ditugu!

2008-11-19

PDF -tik WORD -era

Noiz bait arazo honen aurean aurkituko zinen ez da? Bi aukera dituzu:
1. hau egiten duen programaren bat jeitsi, edo
2. proposatzen dizudan helbide honetan sartu eta egin.

2. aukera nahi izan eskero, zure artxiboa arakatu eta "convert and download" saka ezazu. Kitto, artxiboa zure ordenagailuan izango duzu doc formatuan.

2008-11-09

Blog berri bat ikastolan!

LH-ko 6. mailako bloga hain zuzen ere.
Plastikako lanak ikusgai izango ditugu bertan. Hasteko ikasle hauek egindako txontxongiloak ikusgai ditugu.

2008-11-05

Flash animazioak eta Power Point

Aurreko sarreran flash animazioak nola lortu azaldu nuen. Oraingoan animazio hauek Power P. programan nola sartu ikusiko dugu.
Lehenego gauza flash player instalatuta izan behar duzu (seguruenik hau egina duzula).

Power pointen "ver > barra de herramientas> controles" eman eta bertan "mas controles" aukeratu. Shockwave player aukeratu eta zure orrian jarri, nahi duzun tamaina aukeratu.


Orain eskubiko botoiarekin, propiedades eman eta pelicula edo movie ondoan SWF artxiboa non duzun esaten diozu (adibidez: C\:Mis documentos\nireartxiboa.swf). "aplicar" eta "aceptar" eman.
Iadanik animazioa zuk aukeratutako filminan martxan izango duzu.