2009-12-01

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Abenduaren 3an euskararen nazioarteko eguna ospatzen da. Hau dela eta, hemen duzue ikastolan egingo ditugun ekintzak:
Haur Hezkuntza:
Ipuin kontalariarekin saioa
Lehen Hezkuntzako lehen zikloa Ipuin kontalariarekin saioa
Lehen Hezkuntzako 2.eta 3. zikloak Bertso saioa
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Zine emanaldia


2009-11-07

DBH-ko 1. eta 2.mailako irteera: ARALAR

Eguraldi euritsua eta hotzarekin atera gara ikastolatik, San Migelen zer aurkituko genuen jakin gabe. Susmoak bai, ea elurra iritsi den, Azaroaren 6an goiz da horretarako,...

Ikasleak primeran pasa dutela esan beharrik ez, nahiz eta batzuk ekarri duten horniketa elurrerarko hoberena ez izan: zapatilak, udarako galtzerdi finak, txamarra fina adibidez.
San Migel in excelsis ikusi ondoren kanpora atera gara, elurrarekin gozatzera.

Eguraldia kaxkar jarraitzen zuenez, Iribas herri kuttunera joan gara.

Ibilalditxo bat egin dugu Larraun ibaiaren jaiotza ikusteko, eta bide batez 2.mailakoek hostoen argazkiak ateratzeko aukera paregabeak izan dituzte.

Lekunberrira, ibilalditxo bat eta bertan autobusa hartu dugu etxeko bidea hartzeko.

Eguraldiak ez gaitu kikildu, eta ondo pasa dugu, ez da?

2009-10-25

Ipupomamua

Ipuinak entzun, ikusi, bizi eta gozatzeko telebista saio berria ematen hasi dira ETB1en ostiraletan 19:30etan, eta ETB3n ostegunetan eta ostiraletan.
Ipupomamua asteroko saioa da, 25 minutuko iraupenaz, euskara hutsez.

Saio ibiltaria izango da: Nagore Aranburu aurkezlea herririk herri ibiliko da, liburutegietan, kultur etxeetan eta abarretan. Astero, elkarrizketa bat eskainiko du ipuingintzaren edo ilustrazioen inguruan, iritziak bilduko ditu, zinemarekiko loturak aztertuko ditu...

Jakina, saio bakoitzean ipuin kontaketa bat ere izango da: aktoreek, jende ezagunak, idazleek eta beste askok eskainiko digute ipuintxo bana.

Ipuina, poema, marrazkia eta mamua biltzen ditu hitz bakarrean Joseba Irazuri (Bernardo Atxagari) zor diogun izen eder honek.
Iturria: Edurne Arruti

2009-10-17

Ikasleen arreta mantentzeko ariketak

Consumer eroski aldizkarian aurki dezakegun artikulua, ikasleen arreta eza hobetzeko teknika batzuk.Honekin batera soziogramaren balioa eta beste artikulu interesgarri irakur ditzakegu.

2009-09-18

Irakasleen aginpideari buruzkoak


Entzungo zenuen komunikabideetan madrilgo nagusiek irakasleria agintari ("autoridad publica") bezala sailkatzeko asmoa dutela. Horrela izanda, irakaslegoaren kontrako edozein indarkeri azalpena legez zigortuta izango da. Honi buruz Anibal de la Torre irakasleak artikulu on bat idatzi du bere blogan.
Zer izango da hurrengoa!

2009-09-07

"Aprendizaje dialogico", helbide batzuk


R. Flechak proposatu digun bezala, hemen aprendizaje dialogikoari buruzko helbide interesgarri batzuk aurki ditzakegu.
Lehenengo helbidea, noski, nazioarteko zientzia elkartekoa da ("comunidad cientifica internacional" edo CORDIS). Informazio ugari, ikerketak eta abar luze bat dago, baina materiala aurkitzea ez da gauza erraza, denbora pixka bat beharko dugu bere osotasunean sakontzeko eta etekina ateratzeko.

Beste helbide interesgarri bat "comunidades de aprendizaje" deitutakoa da. Hemen bai, era ulerkor batetan gaiari buruzko esperientziak, era desberdinetako informazioa, bibliografia eta beste batzuk ditugu.

Gai honi buruz interneten informazio gehiago eskura dezakegu, adibidez: comunidadesdeaprendizaje.net, edo nodo50.org bezalakoak.

2009-07-04

Bilaketak hobetu

Interneten informazio bilaketa ez da beti nahi dugun bezalako erraza, goazen orain honi buruz zertxo bat gehiago ikastera:


Bilaketak egiteko link batzuk:

Findthtfile: fitxategien bilatzailea, honen bitartez honelako dokumentuak aurki daitezke: audioak, bideoak, torrentak, sistema eragile desberdinentzako fitxategiak, e.a...

Delicious: markadore soziala dugu hau. Bertako erabiltzaileek gomendatuko helbideak azaltzen zaizkigu.

Wikimedia Commons: Wikipediaren bilatzaile mulimedia.

Spezify: ikusmenezko bilatzailea, sinplea eta ona, ingelesez.

Compfight: irudien bilatzailea, Flickr iturri bezala erabiltzen du.

Scirus: informazio zientifikoa soilik duen bilatzailea da.aldizkari, liburu eta weeb orrietan bilatzeo gaitasuna du.

Dialnet: Aldizkari zientifikoen bilatzailea.

2009-06-13

Itzultzailea

2009-06-12

Kopi eta itsastearen kontra

Askotan gura ikasleen lanak jaso eta zuzentzen jartzen garenean harriduraz ikusten dugu zer euskara (edo gaztelera, edo ingelera) ona duten. Zer informazio sakona eta interesgarria lortu eta landu duten, ez da?.
Gaur proposatzen dudan helbide honetan idatziak benetan beraienak diren ala sarean aurki dezakegun bezalakoa den jakin dezakegu. Praktikoa, ez? APPROBO du izena.
Datuak textu moduan edo hurrengo formatuetan onartzen ditu:pdf, html, odt, xml,txt, rtf, doc,docx, xls, xlsx

2009-06-02

Zer egin DBH 4. maila ondoren?

Aula21 helbidean horrelako organigrama azaltzen digute, aukera guztiak "argi" , beno, bistan ditugu gutxienez.

Aurten ere ibaialden

Ohikoa den bezala, aurten ere DBH-ko ikasleek Ibaialde kanpainan parte hartu dute. Horrela, Ereinozu bidea hartu eta Urumea ibaiaren gipuzkoako aldeko lehen zatia aztertzera joan ziren. Eguraldi zoragarria izan zen, uibaia egoera egokietan zegoen eta egindako ikerketa ona izan zela esan behar da.Ibaiaren azterketa ikus dezakegu hemen. Oxigenoa, nitrito eta nitratoen azterketa, Ph , Gh , eta abar luze bat.

Gure bidean urbiltegi ugari aurkitzen ditugu, hemengo honetan izokinentzako pasabidea ikus daiteke.


Hainbeste lan egin ondoren, solasaldirako tartetxo bat hartu genuen.

2009-05-25

Gmail euskaraz

Ba zen garaia! Hemendik aurrera korreoaren gora behera guztiak euskaraz egiteko aukera dugu.

Euskaraz jartzea oso erraza da:
1.- Gmailen orrian, goi aldean "configuracion" klika ezazu
2.- Orokorra atalean euskara aukeratu.
3.- Aldaketak gorde eta listo!

2009-05-07

Ikasle bat = ordenagailu bat

Azken asteetan zehar etengabe ari gara irakurtzen ZP-ren plan berriari buruzkoak: ikasle bakoitzari ordenagailu portatil bana ematea .
Hasiera batetan lehen hezkuntzan egiteko asmoa duela diote. Tira, textu liburuak akabo, interneten erabilera suspertu eta lanak textu prozesadorea erabiliz, ondo. Honetarako ikastetxeek wifi estaldura izan beharko dute, adibidez. Beste ornikuntza batzuen artean (kanoia,...).
Eta garrantzitsuena, irakaslegoaren formakuntzaren aurrean, zer plana aurkeztuko du? Oraingoz honi buruz ezertxo ere ez.

Plan honi buruz era guztietako iritziak sortzen hasiak dira, batzuk kontrakoak eta suposatzen dut ere aldekoak izango direla (zail xamarra da hauetakoak aurkitzea).
Hemen Ikasys lan sistemarekin antzekotasunak aurkitu dizkiote.
Ikusiko dugu zertan geratzen den guzti hau.

2009-05-05

Doako antibirus berri bat

Edo ez han berria, Panda antivirus ezaguna egiten al zaizu, ez da?
Oraingo honetan Panda Cloud izenarekin datorkigu ezugana den antivirus honen doako bertsioa.
Programatxo bat jeitsi ondoren instalazio errez bat egiten duzu eta kitto, aktualizazioak eta guzti bere kontura.
Windows-ekin dabil eta erdaraz aurki dezakezu.

DBH 1.mailakoak herri kiroletan



















Aurten ere ikastolako DBH-ko ikasleek herri kiroletako lehiaketan parte har dute.
Oraingoan 1.mailakoei txanda iritsi zaie eta begira begira zer ondo aritu dira sokatiran, saku saltokan eta beste hainbat frogetan ...

2009-04-18

ikusezazu.com

Sarean euskarazko guneak ugaritzen ari dela argi dago. Erabilera desberdinetan ari den gendea dago. Gaurko honetan ikusezazu.com aztertuko dut.
Albisteak, filmeak, telesailak, dokumentalak eta euskaraz beste zerbitzu batzuk eskeintzen dituzte.
Hauetako asko gure ordenagailura jaitsi dezakegu, bertan online ikusi edo helbidea hartu soilik, gure gunean itsasteko.

2009-03-08

Twitter 2. zatia


Ikusi duzun bezala, Twitter lagunen arteko mikro mezuak elkar banatzeko sistema bat da.


Hezkuntzan ere erabilpen ugari eman diezaiokegu, mikro ipunen kasuan adibidez.


Tecnotic helbidean, beste 10 erabiltzeko aukera bururatu zaizkie, horien artean, idazlan baten laburpena egitea, gurasoekin banatzeko kontua irekitzea, gai bati buruzko ideak jasotzea,...

Ea zuk beste erabilpenen bat emateko gai zaren.

2009-03-04

Twiter edo mikrobloggina

Web 2.0-ri buruz zerbait entzun baduzu, seguruena Twiter hitza entzungo zenuela, ez da? Baina zer da twiter eta zertarako erabil dezakegu?
Hurrengo bideoan azalpen txiki bat ikus dezakezu:

2009-03-01

Eskola porrotaren inguruan


Euskaljakintzako blogan ikasleen eskola porrotari buruzko gogoeta interesgarri batzuk irakur (eta entzun) ditzakegu.

Sarera honetan porrotaren zergatiak aztertzen dituzte eta saiesteko bideak bilatzen saiatzen dira.

2009-02-20

Euskararen astea

Urtero egiten dugun bezala, aurten ere euskararen astea ospatu dugu. Aurtengo gaia, euskal musika izan da.
Besteen artean, ikastola apaindu dugu, musika tresna tradizionalak aztertu ditugu herri kirolak egin ditugu eta bertsotan aritzeko aukera izan dugu.

Asteari amaiera emateko bertso saio zoragarri bat izan dugu.

Bertso saioan Aitor Mendiluze eta Beñat Gaztelumendi (2007-ko Gipuzkoako txapelduna eta txapeldun ordea) bertsolariak gure artean izan ditugu.






















2009-02-03

Euskarak behar zaitu

.eus domeinuaren alde atxikimenduak eskatzen ari dira. Azalpen gehiago eta atxikimenduak egiteko klik egin irudian.

7.735€ , ez dago gaizki!

STIMATOR helbidean sartuta, ikusten duzun blog honen balioa da. nahi al duzu zure lekuaren balioa frogatu?


7.735,78 €


Check yours?

2009-01-31

Bideoak edita itzazu software askea erabiliz


AVIDEMUX, programa xumea da, erabiltzeko erraza eta pendrivean eramangarria. Ezer gehiago behar al duzu? Azalpenak dituzu, eta deskarga egiteko orria ere.

2009-01-29

Hezkuntzako tresna desberdinak

Informatica educativa" leku honetan ikasleekin lantzeko simulatzaile eta beste motatako esteka ugari aurki ditzakegu. Oso interesgarria da. Zoritxarrez euskaraz ezer gutxi dago.

2009-01-27

Louvreko koadroak zehaztasun guztiekin


Louvre museoak teknologia berriak erabiliz bere koadro batzuetara hurbiltzeko aukera ematen digu.
"view the feature" ematea besterik ez duzu egin behar.

2009-01-22

Picassoren Gernika 3D


Nueva Yorkeko Lena Gieseke artistak koadro honen bertsio berri bat osatu du. Koadroaren barruan sartzeko aukera ematen digu.
Ikuspegi zoragarria da, saia zaitez.

2009-01-17

Urtarrilaren 16a: danborrada ikastolan


Juan Mari Abad, Gaztelubideko danbor nagusiak ikastolako haurren danborrada zuzendu zuen. Lucía Azpirik makila eman eta hor aritu ziren donostiako doinuak jotzen. Albistea hemen.