2010-01-30

Microsoft vs SUN

Denok ezagutzen dugu M.Office deitutako ofimatikako programen bilduma (Word, Excell, Acces,...), baina ohiko programa horren ordezkari ederra dugu Open Office programarekin.
Bilduma hau kode irekian oinarritzen da, hau da, edonork alda eta hobe dezake programa hau, eta guztion erabilgarri jarri daiteke ondoren. Doako programen bilduma da eta Microsoften programarekin guztiz baliakidea.
Orain dela gutxi SUN erakundeak biltzen zituen aldaketa hauek baina bereiztu ondoren, gaur egun bi iturri deberdinetatik lor dezakegu Open Office: Sun eta Novellen bertsioa (Go-oo du izena). Azken honek Open Officeberriaren hobekuntzak ezartzeko estrategia izaten du.
Hemen uzten dizuet nahi duzuen bertsioa eskurgarri, deskarga burutu eta exekutatu, erraza ez da?
Beste abantaila eder bat: EUSKARATUTA daude biak!









OpenOffice zuzenean euskarako bertsioa instalatu eta kitto, Go-oon berriz instalazioaren ondoren euskarako bilduma jarri beharko duzu (langpack-eu).

Informazio gehiago: Genbeta

2010-01-26

Oinarizko konpetentziak HH eta LHen

CEPR Pablo de Olavide ikastetxekoek oinarrizko konpetentziak lantzeko 200 ariketa bilduma interneten zabalik jarri dituzte.

Ikus daitekenez, primeran sailkatuta daude: arloa, zailtasuna, azalpen xume bat eta lantzen diren edukiak agerian ditugu.

Batzuk ariketa soilak dira, beste batzuk ordea arlo eta eduki ugari barne dituzte, eta ariketa burutzeko lan fitxa, interneteko bilaketak eta beste zenbait tresna erabiltzea eskatzen dute.

2010-01-19

Gizarte zientziak


Diego Sobrinoren eskutik aurki dezakegu giza zientzie buruzko blog interesgarri hau.

Ariketa mordo bat, mapa interaktiboak, ikasgaiak, jokuak eta abar luzea bildu ditu bertan. Horietako batzuk euskaraz gainera (mapa interaktiboak adibidez).

2010-01-12

Euskaltzaindiako arauak

IKTeroen eskutik datorkigun berria, euskaltzaindiako arauak lantzeko ariketa multzo bat. Ariketa hauek ikasleekin lantzeko material aproposa izan daiteke, eta zergatik ez, guk ere ahaztuta dugun arauren bat gogoratzeko une aproposa izan daiteke. Beste bide bat hemen dugu, Maite Goñik Euskaljakintzaren bitartez bildutako ikastaroa.