2011-12-16

Moodle zure mobilan

Moodle, hezkuntzako plataforma orain mobiletan probatzen ari dira. Ikusiko dugu etorkizuna nondik norako bidea hartzen duen. Hemen gai honi buruzko bideo interesgarri bat duzu.

Informazio gehiago: moodbile.org

2011-10-19

Pelikulak euskaraz

Zaila egin al zaizu euskarazko filmeak aurkitzea? Hemen zerrenda bat jartzen dizut, ea bilatzen ari zarena aurkitzen duzun!

Euskal encodings. Foroa eta euskaratutako pelikulen zerrendak.
HH eta LH pelikulak.  Marrazki bizidunak, gehienetan. Zerrenda luze bat aurki dezakezu bertan.
EITB ko pelikulak.
Ikusezazu.com. Filmeak online ikusteko.
Guztion artean zerrenda hau osa dezakegu, besterik ezagutzen al duzu?

2011-10-05

Agenda 21

Eskolako Agenda 21 ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.
Facebook-en eguneratuta.

2011-09-15

Moodle ikastaro irekiak

 Moodle plataformari buruz zer edo zer entzun duzu seguruenik. Plataforma honetan zer egin daitekeen frogatu nahi baduzu, hemen proposatzen dizkizut helbideetan ikastaro ireki multzo bat aurki dezakezu.
Ikastaro bilduma Xarxatic helbidetik datorkigu eta hezkuntza munduko gai desberdinei buruzkoak dira. Jclic ikasteko, open office edo Gimp erabiltzen trebatzeko adibidez.

2011-09-03

Natur zientzietako iharduerak

Martxan jarri berria dugun zientziagunerako lagungarria izan daitezkeen helbide batzuk proposatuko dizkizut.


Web Mexikarra, esperimentu liburu desberdinen zerrenda aurki dezakezu bertan.





Naturgaiak sortutako web orria, elektrizitatearen ingurukoa.

"Experimentos de quimica basica" orri honetan euskaraz/erdarazko experimentu sinple pilo bat aurki dezakezu, gaika sailkatuta (kolorea, argia, polimeroak...)
Elhuyarrek argitaratutako zientzietako orria. Experimentuak, jokoak, gaiak eta bar luze interesgarria dugu bertan.


2011-04-11

Ikastolako Facebook


Ikastolaren facebook orria sortu berri dugu.
Mariaren Bihotzako facebook

Zale egin zaitez, bertan blogean sartutako berriak eta beste batzuk irakurtzeko aukera izango duzu.

2011-03-31

Ciberbullying

Gure ikasleek teknologia berrietan murgiltzen direla aski ondo dakigu. Ikastolako ordutegia bukatu eta etxera iritsi bezain laster zas! ordenagailua piztu eta Messenger, Tuenti edo Facebook kontura doaz bere lagunekin eguneko gora beherak trukatzera.
Honekin batera bullying mota berri bat sortu zaigu: ciberbullying-a.
Gure eskuen artean eztabaida berri bat sortu da: ikastetxea beraien etxeetan sortutako gatazken arduraduna al da? Zerbait egin beharko genuke? Ez al da arazoa ikastetxera etortzen, nahiz eta kanpoan sortua izan? Galdera asko dira eta egoera askoren aurrean irakasle nahiz gurasoak galduta aurkitzen gara. Gai honen inguruan argi bat pizteko nahian, irakasleentzako ikastaroak egiten hasi dira eta hemen aurki ditzakezue Donostiako berritzegunean ciberbullying buruz izandako ikastaro baten material desberdina.







Ziberakosoareen kontrako
10 aginduak.
Ciberbullying kasuetan jarraitzeko protokoloa

Beste helbide interesgarri batzuk:
OSI,
babestuta al gaude?
Segursarean,
bakoitzaren segurtasunari buruzko jokuak, informazioa,..(euskaraz)
Kontuzdatos, gazteentzako gunea, segurtasunari buruz.
digizen , ingeleraz moldatzen bazara helbide oso interesgarria.


2011-03-27

Tresna digitalak

Helbide honetan arlo eta gai desberdinetarako prestatu dituzten ariketak aurki ditzakegu. Eradarazkoak erabil ditzakegu, edo euskarazko ariketa mordo bat ere bertan erabilgarri ditugu.


Horrela, arlo hauetako ekintza online ditugu:
Ingurunea, matematika, ...

Phet en ere aukera asko aurki ditzakegu.
(*) Ariketa batzuk itzuli gabe daude eta ingeleraz ateratzen dira.

2011-03-21

GOOGLE IKASGELAN ELKARGELA

Aurkezpen honetan Googlek hezkuntzan eskeintzen dituen aukerak ikus ditzakegu:
Google ikastaroa

2011-03-08

Blogak IV - ikastolako blogak

Oraingoan, gure ikastolan erabiltzen ditugun blogei buruz arituko gara.
Helburu desberdinak asetzeko asmotan blog bereziak sortzen joan gara, hona hemen erabilpenaren arabera egindako sailkapen bat:

Ikastolaren bloga: mblogak. Blog honen funtzioa ikastolako berriak, IKTei buruzko laguntza eman, artikulu interesgarriak erakustea da.

Ikastetxeko egunkaria: mbekintzak , mbirteerak Ikastolan egiten ditugun ekintzen berri emateko.

Arloko blogak: musika, matematika, informatika, bertsobloga, Plastika LH 5, Plastika2DBH , teknologiakoa ... arloa osatzeko erabiltzen diren blogak.

Ikaslearen bloga: adibidea1, adibidea2, adibidea3, ...

2011-02-18

Autismoa eta Asperger

Gaur asperger sindromearen eguna da.
Gaitz honi buruz gehiago ezagutu nahi baduzu, bideo pare bat ikusgai jarriko dizkizut:


2011-02-14

Laister euskararen astea ...

Otsailaren 28tik hasita eta martxoaren 4a arte ikastolan euskararen astea ospatuko dugu ikasle guztiekin. Aurtengo gaia, "Euskal mitologia" izango da.

Ekintza desberdin asko burutuko ditugu bertan:


-
Euskararen zuhaitza,
-
Maskara tailerra,
-
Kartelak,
-
Euskal mitologiako informazioa bildu eta landu,
-
Herri kiroletako saioa,
-
Karaokea