2010-12-23

Ikasten ikasi

Laburpenak egin, ikasteko egoeraren azterketa, nola eta non ikasi, eta abar luze bat aurki ditzakegu aplikazio multimedia honetan.
Hori bai, erdaraz dago. Sartu eta begira ezazu, aplikazio bitxia da eta.

2010-12-08

PISA txostenari buruzkoak

Hasteko, humore apur bat Buenafuenteren eskutik.

El mundo egunkarian, PISA informea grafikoetan ikusgai zintzilikatu dute.

Eusko jaurlaritzak diagnosi ebaluaketari buruzko gure erkidegoko informea ikusgai jarri du ere. Jetsi dezakezun PDFa aurkituko duzu hemen.

2010-12-06

Punset eta Marc Prensky

Punset eta Marc prensky Ordenagailuak eta bideojokuak XXI.mendeko hezkuntzan izango duten garrantziari buruz aritzen dira bideo honetan:

2010-11-26

IKTen erabilerari buruzko bideo-hitzaldia

Bideo honetan Néstor Alonsok CP San Félixen (Candás)emandako hitzaldi bat ikus dezakegu. Bertan IKTi buruz egindako esperientzi desberdinen berri ematen ditu, adibideak erakusten ditu eta gai honi inguruko gogoeta desberdinak egiten ditu.

cprdeaviles on livestream.com. Broadcast Live Free

2010-11-18

Twitteratu euskaraz!

Mikrobloginaren zalea bazara eta Twitterren kontua baduzu, hemen duzu euskaraz aritzeko aukera galanta.
Luistxo Fernandezen eskutik datorkigun aplikazio honen bitartez Twitterreko kontua automatikoki euskaraz erabiltzeko aukera izango duzu.
Gipuzkoako foro aldundiko Twitter ikastaroa.

2010-11-06

mp3 wav bezala mozorrotuta


Eta nik zertarako nahi dut mp3 musika artxibo bat wav formatoan mozorratuta eduki ?

Power point batetan musika mp3 formatoan jartzeko hain zuzen ere!!!!

Hemen deskarga dezakezun WaveMp3 programatxo honekin edozein mp3 musika wav izango balitz bezala "kamuflatuko" zaizu, hori bai, mp3ren ezaugarri guztiak mantenduz (tamaina berdinarekin, noski).
Ez da gauza makala ez da?

Creative commons

Erabilpen lizentzia bat zure ekoizpenetan.

Lizentzia jartzea dohakoa da eta zure lanen erabilpena nolabait muga dezakezu (begira blog honen baimenak beheko aldean).
Formulario errez bat bete ondoren zure tokian itsatsi behar duzun kode bat ematen dizute, horrela lizentzia finkatuta geratuko da eta erabiltzaileek bertan agindutakoa betetzeko beharra izango dute.
Eskubide desberdinen artean aukera dezakezu:

Egilea, beti izango da baimenaren garrantzitsuena.

Zabaltzeko baimena, era desberdinetan eman dezakezu: zure lana banatzeko baimena solik ........ edo aldaketak egitekoa ere izan daiteke:


Dirua irabaztekoa ez dela aitorpena jar dezakezu.

Lizentziaren eremua (herrialdea) ezar dezakezu ere.

Azalpen gehiago Creative commons orrialdean.

2010-10-14

Podcast /musika igotzen

Youtube bezalako bideo gordelekuak denek ezagutzen ditugu. Baina soinuen gordelekuak ez dira hain ezagunak, hauek dira podcast deitutakoak hain zuzen!
Aukera asko eskeintzen dituzte: bertan zure soinuak igo ditzakezu, besteenak entzuk, deskargatu eta zure blogan musikako erreprodukture moduan itsatsi.
Interneten aurki ditzakezun guztien artean, gaur IVOOX gomendatuko dizut. Doako zerbitzu honetan izena eman eta zure soinu artxiboak igotzen has zaitezke. Nahi izan eskero, edozein ordenagailutik jetsi edo entzun dezakezu.
Hemen duzu adibide bat:

2010-10-10

XXI. mendearen irakaslearen 10 konpententziak

TecLaw blogan XXI. mendearen edozein irakasleak bete beharko lituzke 10 konpetentziak argitaratu dituzte:

Irakasleek hurrengo gaitasunak betetzeko gai dira...

1. RSS zerbitzu batetan izena eman , eta interesgarriak diren helbideeen albisteetako edukietan sindikatu.
2. Web orrietako markadoreak eta etiketak kudeatu.

3. Blog bat sortu eta kudeatu.

4. Wiki bat sortu eta kudeatu.

5. Hiperbinkuluak erabili (posta elektronikoetan, blogetan, web orrietan eta wikietan)

6. PDF artxiboak sortu.

7. Argazkiak sortu, editatu eta sarera igo.

8. Soinua/bideoa ekoiztu eta sarera igo.

9. Google Docs edo beste elkarlaneko erremintaren bat erabili.

10. Hezkuntz sareetan parte hartu.

Eta zuk, zer deritzozu?


2010-10-03

Irakasleen rolak

Oraingo honetan Forgesen komiki batekin gatoz. Irakasle batek betetzen dituen lanbide alor desberdinetaz ausnarketa egiten du bertan. Gaztelerako irakasleari buruzkoa da, baina edozein jakintza arlokoari buruzkoa izan liteke.
Askok dioten bezala, errealitateak fikzioa gainditzen ote al du?

2010-06-29

Eskaneatutako testuak DOC fomatura


OCR Online bitartez errez bihurtuko dituzu zure eskaneatutako irudiak guztiz erabilgarria den testu formatuan (DOC adibidez).
Erabilpena oso erraza da, ez duzu ezertxo ere ez instalatu behar, Online egiten da lan guztia:

1. Dokumentua aukeratu (browse) eta igo (upload)
2. Hizkuntza aukeratu (bertan euskara aurki dezakezu!)
3. Aterako den formatua jarri
4. Zure artxibo berriaren esteka aterako zaizu, klik egin eta kitto (ireki edo gorde).

2010-05-08

Bigarrenak Kosmodisean!

Zorionak DBH 4. mailako MaMui taldeari, aurtengo KOSMODISEA lehiaketan 2.sariaren irabazleak:
Andrea Lizankos,
Uxue Jimenez,
Markel Laskurain,
Mikel Elizalde,
Ibon Gomez.

Ikastolan 4.mailako informatika arloaren bitartez aurkeztutako 3 taldeek lan handia egin dute, gogoz aritu dira eta lan ederrak ekoiztu dituzte ikasturtearen zehar. Ikastolako bi talde lehenengo 10en artean kokatu dira.

Lehiaketa honen helburua, kultura ekintzailearekin eta digitalaralekin bat datozen konpetentziak talde lanaren bitartez sustatzea eta Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak erabiltzea da.
DV albistea.
EITBko albistea
noticiasdeGIPUZKOA
ZORIONAK berriz parte hartu duten guztiei.

2010-03-25

Zuzeneko itzultzaile bat

Tradukka izenarekin une uneko itzultzailea datorkigu. Bi lehio ditugu, lehengoan idazten duzuna bigarren lehioan itzulita ikusiko duzu. Ez dago euskaraz itzultzeko aukerarik baina beste hizkuntz mordo bat aukeran ditugu.
Froga egin ezazu.

2010-02-20

IKT prestakuntza

Eskola 2.0 orrian 5. mailako tutore, ingeles eta P.Tko kideek jarraitzen ari diren prestakuntza ibilbidea ikusgai dago.
Itxoin beharko dugu zer neurri arte beteko den ikusteko, eta zer epeetan betetzen den. Pixkanaka beste maila eta etapa desberdinetara iristen joango da.

2010-01-30

Microsoft vs SUN

Denok ezagutzen dugu M.Office deitutako ofimatikako programen bilduma (Word, Excell, Acces,...), baina ohiko programa horren ordezkari ederra dugu Open Office programarekin.
Bilduma hau kode irekian oinarritzen da, hau da, edonork alda eta hobe dezake programa hau, eta guztion erabilgarri jarri daiteke ondoren. Doako programen bilduma da eta Microsoften programarekin guztiz baliakidea.
Orain dela gutxi SUN erakundeak biltzen zituen aldaketa hauek baina bereiztu ondoren, gaur egun bi iturri deberdinetatik lor dezakegu Open Office: Sun eta Novellen bertsioa (Go-oo du izena). Azken honek Open Officeberriaren hobekuntzak ezartzeko estrategia izaten du.
Hemen uzten dizuet nahi duzuen bertsioa eskurgarri, deskarga burutu eta exekutatu, erraza ez da?
Beste abantaila eder bat: EUSKARATUTA daude biak!









OpenOffice zuzenean euskarako bertsioa instalatu eta kitto, Go-oon berriz instalazioaren ondoren euskarako bilduma jarri beharko duzu (langpack-eu).

Informazio gehiago: Genbeta

2010-01-26

Oinarizko konpetentziak HH eta LHen

CEPR Pablo de Olavide ikastetxekoek oinarrizko konpetentziak lantzeko 200 ariketa bilduma interneten zabalik jarri dituzte.

Ikus daitekenez, primeran sailkatuta daude: arloa, zailtasuna, azalpen xume bat eta lantzen diren edukiak agerian ditugu.

Batzuk ariketa soilak dira, beste batzuk ordea arlo eta eduki ugari barne dituzte, eta ariketa burutzeko lan fitxa, interneteko bilaketak eta beste zenbait tresna erabiltzea eskatzen dute.

2010-01-19

Gizarte zientziak


Diego Sobrinoren eskutik aurki dezakegu giza zientzie buruzko blog interesgarri hau.

Ariketa mordo bat, mapa interaktiboak, ikasgaiak, jokuak eta abar luzea bildu ditu bertan. Horietako batzuk euskaraz gainera (mapa interaktiboak adibidez).

2010-01-12

Euskaltzaindiako arauak

IKTeroen eskutik datorkigun berria, euskaltzaindiako arauak lantzeko ariketa multzo bat. Ariketa hauek ikasleekin lantzeko material aproposa izan daiteke, eta zergatik ez, guk ere ahaztuta dugun arauren bat gogoratzeko une aproposa izan daiteke. Beste bide bat hemen dugu, Maite Goñik Euskaljakintzaren bitartez bildutako ikastaroa.