2011-03-31

Ciberbullying

Gure ikasleek teknologia berrietan murgiltzen direla aski ondo dakigu. Ikastolako ordutegia bukatu eta etxera iritsi bezain laster zas! ordenagailua piztu eta Messenger, Tuenti edo Facebook kontura doaz bere lagunekin eguneko gora beherak trukatzera.
Honekin batera bullying mota berri bat sortu zaigu: ciberbullying-a.
Gure eskuen artean eztabaida berri bat sortu da: ikastetxea beraien etxeetan sortutako gatazken arduraduna al da? Zerbait egin beharko genuke? Ez al da arazoa ikastetxera etortzen, nahiz eta kanpoan sortua izan? Galdera asko dira eta egoera askoren aurrean irakasle nahiz gurasoak galduta aurkitzen gara. Gai honen inguruan argi bat pizteko nahian, irakasleentzako ikastaroak egiten hasi dira eta hemen aurki ditzakezue Donostiako berritzegunean ciberbullying buruz izandako ikastaro baten material desberdina.







Ziberakosoareen kontrako
10 aginduak.
Ciberbullying kasuetan jarraitzeko protokoloa

Beste helbide interesgarri batzuk:
OSI,
babestuta al gaude?
Segursarean,
bakoitzaren segurtasunari buruzko jokuak, informazioa,..(euskaraz)
Kontuzdatos, gazteentzako gunea, segurtasunari buruz.
digizen , ingeleraz moldatzen bazara helbide oso interesgarria.


2011-03-27

Tresna digitalak

Helbide honetan arlo eta gai desberdinetarako prestatu dituzten ariketak aurki ditzakegu. Eradarazkoak erabil ditzakegu, edo euskarazko ariketa mordo bat ere bertan erabilgarri ditugu.


Horrela, arlo hauetako ekintza online ditugu:
Ingurunea, matematika, ...

Phet en ere aukera asko aurki ditzakegu.
(*) Ariketa batzuk itzuli gabe daude eta ingeleraz ateratzen dira.

2011-03-21

GOOGLE IKASGELAN ELKARGELA

Aurkezpen honetan Googlek hezkuntzan eskeintzen dituen aukerak ikus ditzakegu:
Google ikastaroa

2011-03-08

Blogak IV - ikastolako blogak

Oraingoan, gure ikastolan erabiltzen ditugun blogei buruz arituko gara.
Helburu desberdinak asetzeko asmotan blog bereziak sortzen joan gara, hona hemen erabilpenaren arabera egindako sailkapen bat:

Ikastolaren bloga: mblogak. Blog honen funtzioa ikastolako berriak, IKTei buruzko laguntza eman, artikulu interesgarriak erakustea da.

Ikastetxeko egunkaria: mbekintzak , mbirteerak Ikastolan egiten ditugun ekintzen berri emateko.

Arloko blogak: musika, matematika, informatika, bertsobloga, Plastika LH 5, Plastika2DBH , teknologiakoa ... arloa osatzeko erabiltzen diren blogak.

Ikaslearen bloga: adibidea1, adibidea2, adibidea3, ...