2018-11-05

Hostoekin jolasean -UDAZKENA-


Udazkeneko hostoen kolore ederrak erabiliz, plastikarako lan polit bat egitera ausartu gara: hostoekin animaliak sortu!
Hona hemen adibide batzuk:










2018-06-25

Arduinoko proiektuak

Ekaina iritsi zaigu eta ikasleek ekoiztutako proiektuak hemen ditugu iada. Bi lan desberdin egin ditugu aurten, DBH 2. mailan teknologia arloan arduino erabiliz sistema robotizatu bat egitea proposatu zitzaien, eta DBH 4.malan, informatikako arloan arduinorekin 6-7 praktika ondoren beraiek sortutako aplikazio bat, dagokion erabilpen-fitxarekin batera.

DBH 2.mailako ikasleak orokorrean nahiko ondo moldatu direla esan behar dugu.  Chromebookekin arazorik gabe. Zailtasuna handienak kableen loturekin izan dituzte ( proeiktuak egun batetik bestera matxuratuta gehienetan, kableen loturak ziurtatu eta konponduta gehienetan).





4.mailakoen kasuan, binakako taldeetan elkartuta, oso proiektu interesgarriak sortu dituzte: soinua+argiak dituen gertutasun gailu bat, morse eragiten duen gailua, …





2018-04-23

Teknologiako arduino proiektuak

 Iritsi da robotika eta automatismoen gaia DBH 2. mailako teknologia arloan eta arduino mikrokontroladorea erabiliz proiektua egiteko aukera dugu beraz.

Lehenengo gauza ikasleek arduino zer den eta nola programatuko dugun ezagutu behar dute. Gure kasuan, chromebookak dutenez, Bitbloq aplikazioa erabiliko dugu. Programazioa blokeen bitartez egingo dugu. Tutoriala
Arduino erabiltzeko aztertzen ari naizen beste online plataforma da Tinkercad.  Muntaien simulatzailea eskaintzen du, adibide asko eta itxura garbi eta atsegin baten bidez.

Talde osoan adibide xume batzuk aztertzen ditugu, oinarrizko blokeak ezagutu eta erabiltzen hasi beharko gara. Erabiliko ditugun osagai elektronikoa ere zeintzuk diren eta beraien funtzioa jakin beharko dugu (serboa, diodoa, erresistentziak, LDRa, ...).

Eta horrela talde bakoitzak (laukoteak berez) bere proiektua ausnartzen hasteko garaia iritsi da, ea zer bururatzen zaien: 3 botoi(3 abesti) dituen musika kutxa bat, argi sentsorea duen kotxeentzako barrera altxakorra, bi botoi dituen igogailua, latak ateratzen dituen makina bat,...


2018-02-22

Zure PLE antolatu

PLE edo Personal Learning Enviroment, hau da, zure irakaskuntzarako ingurunea da. Seguru asko zure lanerako interneteko helbide ugari erabiltzen dituzu, askotan markadore gisa nabigatzailean kokatuta, edo zure buruan gordeta ;-)
Badago helbide guzti hauek antolatzeko erreminta interesgarri bat: Symbaloo.

Karpeta desberdinetan zure antolaketaren araberako laukitxoetan aplikazio desberdinen helbideak koka ditzakezu. Edozein ordenagailu, chromebook edo tablet erabiliz eskura ditzakezu!
Nire PLE karpeta bat.