2007-12-11

RSS jarioak edo sindikazioa

Blog batetan aldaketa bat ematen denean guregana iristea ahalbidetzen duen teknologia bat dugu hau. Interesgarri iruditzen zaizkigun blogak eta web orri askotan "sindikatzeko" (harpidetza) aukera izango dugu. Blog hauetan sarrera berri bat ,aldaketa bat edo iruzkin bat ematen den guztietan, honen berri jasoko dugu.
Informazio multzo hau lortzeko tresna desberdinak erabil ditzakegu (hori bai, denak internetetik zuzenean). Beste batzuen artean Google reader dugu horrelako informazio jarioak erabiltzeko tresna. Izena eman ondoren, bertan gure gustuko harpidetzak gehitzen joaten gara. Gure ikasleen blogenak izan daitezke, edo beste batzuk, noski.
Horretarako sinbolo laranja hau klikatzearekin nahikoa da, edo bere helbidea "añadir suscripcion" atalean gehituz.


Ikasleekin blogen bitartez lana egiten badugu, horrelako zerbitzua oso lagungarria da, bakoitzaren lanaren berri momentu guztietan argi izan dezakegulako: noiz egin duen, berrikuntzak, aldaketak, e.a...

1 comentario:

Joxelumu dijo...

Interesgarria benetan, gehiago jakin nahiko nuke.
Eskerrik asko.