2007-12-31

Urkatuaren jokua


Hemen urkatuaren jokura online eran jolasteko aukera dugu.
Sarrera erraza da: jokoaren izena ipini, zure korreo helbidea eta zenbat aldiz jokatuko den aukeratu. Eta hitzak idatzi, noski.
Hezkuntzan erabilpenaren bat ikusten al diozu?

Beste helbide interesgarri bat, hemen zure pdf formatoko dokumentuak flash tankerara bihurtzen dituzte, gorde eta zure blogan erabiltzeko prest jartzen dizkizute.

2007-12-11

RSS jarioak edo sindikazioa

Blog batetan aldaketa bat ematen denean guregana iristea ahalbidetzen duen teknologia bat dugu hau. Interesgarri iruditzen zaizkigun blogak eta web orri askotan "sindikatzeko" (harpidetza) aukera izango dugu. Blog hauetan sarrera berri bat ,aldaketa bat edo iruzkin bat ematen den guztietan, honen berri jasoko dugu.
Informazio multzo hau lortzeko tresna desberdinak erabil ditzakegu (hori bai, denak internetetik zuzenean). Beste batzuen artean Google reader dugu horrelako informazio jarioak erabiltzeko tresna. Izena eman ondoren, bertan gure gustuko harpidetzak gehitzen joaten gara. Gure ikasleen blogenak izan daitezke, edo beste batzuk, noski.
Horretarako sinbolo laranja hau klikatzearekin nahikoa da, edo bere helbidea "añadir suscripcion" atalean gehituz.


Ikasleekin blogen bitartez lana egiten badugu, horrelako zerbitzua oso lagungarria da, bakoitzaren lanaren berri momentu guztietan argi izan dezakegulako: noiz egin duen, berrikuntzak, aldaketak, e.a...

Blogak, nondik hasi

Blogak web 2.0-n oinarriturik dauden web orriak dira. Ideia berri honek informazioaren banaketan eta dohaintasunean oinarritzen da, hau da, interneten aurki dezakegun guztia guztiona da. Web edo sare soziala bezala ere ezagutzen da.


Adibide batzuk ikusiko ditugu:

Blog batzuk gai hauetan nola, zertarako, zer egin dezakegun azaltzen dute: profes y blog , Taller de blogs

Euskaraz egindako blogak ere ugaritzen ari dira: IKTeroak ,Ordiziako ikastolako irakasle batzuen IKT-ei buruzko bloga. IKTak.net, antzeko blog bat eta ikastola honetako euskarako irakasleak bere arloa aurrera eramateko erabiltzen duena euskaljakintza.

Erdarazko hezkuntzan erabiltzen diren blogak asko dira: Aulablog, musikan, pitufos , blogfesores , tinglado , Hitzez

Hezkuntzarekin zer ikusi handirik ez duten erabilpen asko aurkitu dituzte, esaterako argentinako euskaldunen bloga., erakunde desberdinen egunerokoak, edo aldizkariak, informazioa banatzeko asmoz egindakoak,e.a...

Ikasleekin erabiltzen ditudanak: infor4maila , Plast3 ,Plast1, plast2 , tekno2

Beste erabilpen bat: Wikiak . 4.mailakoen wikia adibidez, bertan foroak sor ditzakegu, gai bati buruzko idatziak egiteko adibidez. Bakoitzaren informazioa gehituz txosten edo lan multimedia bat burutu,...

PISA informeari buruzko Forgesen bineta.