2008-05-22

Politube

Youtube ezagutuko duzu jadanik, noski, baina ezagutzen al duzu politube? Leku honen abantaila, bideoak eta soinu artxiboak formatu desberdinetan jaisteko dagoen aukera da. Horrela, erregistratu ezkero, zure bideoak edo soinuak igo eta bertan daudenak jaso ditzakezu tamaina eta era desberdinetan.
On egin!

Ikastaroren bat nahi?

Interneten era guztietako ikastaro, tutorial eta abar luze bat aurki ditzakegu, jakina. Baina askotan ez dakigu guk behar dugun programa horren tutorial on bat non topatu . Hemen proposatzen dizudan helbide honetan programa ezagunen ikastaroak dituzu. Orri honetan beste hainbat programak aurkitzeko bideak ematen dizkizu.


Hori bai, zure kabuz egiteko ikastaroak dira, gai izango al zara?

2008-05-07

inkesta

Hemen google docs erabiliz inkesta betetzeko aukera dugu. Datu guztiak excel formatuan jaso ditzakegu.
Eta egin ondoren... guk nahi dugunei horrela bidal diezaiokegu: