2010-11-26

IKTen erabilerari buruzko bideo-hitzaldia

Bideo honetan Néstor Alonsok CP San Félixen (Candás)emandako hitzaldi bat ikus dezakegu. Bertan IKTi buruz egindako esperientzi desberdinen berri ematen ditu, adibideak erakusten ditu eta gai honi inguruko gogoeta desberdinak egiten ditu.

cprdeaviles on livestream.com. Broadcast Live Free

2010-11-18

Twitteratu euskaraz!

Mikrobloginaren zalea bazara eta Twitterren kontua baduzu, hemen duzu euskaraz aritzeko aukera galanta.
Luistxo Fernandezen eskutik datorkigun aplikazio honen bitartez Twitterreko kontua automatikoki euskaraz erabiltzeko aukera izango duzu.
Gipuzkoako foro aldundiko Twitter ikastaroa.

2010-11-06

mp3 wav bezala mozorrotuta


Eta nik zertarako nahi dut mp3 musika artxibo bat wav formatoan mozorratuta eduki ?

Power point batetan musika mp3 formatoan jartzeko hain zuzen ere!!!!

Hemen deskarga dezakezun WaveMp3 programatxo honekin edozein mp3 musika wav izango balitz bezala "kamuflatuko" zaizu, hori bai, mp3ren ezaugarri guztiak mantenduz (tamaina berdinarekin, noski).
Ez da gauza makala ez da?

Creative commons

Erabilpen lizentzia bat zure ekoizpenetan.

Lizentzia jartzea dohakoa da eta zure lanen erabilpena nolabait muga dezakezu (begira blog honen baimenak beheko aldean).
Formulario errez bat bete ondoren zure tokian itsatsi behar duzun kode bat ematen dizute, horrela lizentzia finkatuta geratuko da eta erabiltzaileek bertan agindutakoa betetzeko beharra izango dute.
Eskubide desberdinen artean aukera dezakezu:

Egilea, beti izango da baimenaren garrantzitsuena.

Zabaltzeko baimena, era desberdinetan eman dezakezu: zure lana banatzeko baimena solik ........ edo aldaketak egitekoa ere izan daiteke:


Dirua irabaztekoa ez dela aitorpena jar dezakezu.

Lizentziaren eremua (herrialdea) ezar dezakezu ere.

Azalpen gehiago Creative commons orrialdean.