2009-10-25

Ipupomamua

Ipuinak entzun, ikusi, bizi eta gozatzeko telebista saio berria ematen hasi dira ETB1en ostiraletan 19:30etan, eta ETB3n ostegunetan eta ostiraletan.
Ipupomamua asteroko saioa da, 25 minutuko iraupenaz, euskara hutsez.

Saio ibiltaria izango da: Nagore Aranburu aurkezlea herririk herri ibiliko da, liburutegietan, kultur etxeetan eta abarretan. Astero, elkarrizketa bat eskainiko du ipuingintzaren edo ilustrazioen inguruan, iritziak bilduko ditu, zinemarekiko loturak aztertuko ditu...

Jakina, saio bakoitzean ipuin kontaketa bat ere izango da: aktoreek, jende ezagunak, idazleek eta beste askok eskainiko digute ipuintxo bana.

Ipuina, poema, marrazkia eta mamua biltzen ditu hitz bakarrean Joseba Irazuri (Bernardo Atxagari) zor diogun izen eder honek.
Iturria: Edurne Arruti

2009-10-17

Ikasleen arreta mantentzeko ariketak

Consumer eroski aldizkarian aurki dezakegun artikulua, ikasleen arreta eza hobetzeko teknika batzuk.Honekin batera soziogramaren balioa eta beste artikulu interesgarri irakur ditzakegu.