Ipupomamua asteroko saioa da, 25 minutuko iraupenaz, euskara hutsez.
Saio ibiltaria izango da: Nagore Aranburu aurkezlea herririk herri ibiliko da, liburutegietan, kultur etxeetan eta abarretan. Astero, elkarrizketa bat eskainiko du ipuingintzaren edo ilustrazioen inguruan, iritziak bilduko ditu, zinemarekiko loturak aztertuko ditu...
Jakina, saio bakoitzean ipuin kontaketa bat ere izango da: aktoreek, jende ezagunak, idazleek eta beste askok eskainiko digute ipuintxo bana.
Ipuina, poema, marrazkia eta mamua biltzen ditu hitz bakarrean Joseba Irazuri (Bernardo Atxagari) zor diogun izen eder honek.Iturria: Edurne Arruti
1 comentario:
Saio barruan ipuin kontaketa bat badago. Lehenengo saioan ipuin kontalariak zoragarri egin zuen. Benetan merezi duela ikustea, ea gure haurrek berdin pentsatzen duten!
Publicar un comentario