2008-12-17

Youtubeko bideoen soinuak gorde















Ba dago youtubeko bideo baten soinua hartzeko era bat. Listetoyoutube deitzen da. Bertan nahi duzun youtubeko bideoaren helbidea jarri eta mp3 formatuan soinua jetsi, erraza ez da?

mp3izer helbidean antzeko zerbait egin dezakezu.

2008-12-13

Hezkuntza berri baten aurrean?

Hurrengo bideotan hezkuntza 2.0 zertan datza eta metodologia berri honen zehaztapen batzuk ikus ditzakegu.


2008-12-03

MB bertsotan


Ikastolan blog berri bat dugu. Edurneren eskutik, bertsoei buruzko bloga dugu. Oraingoan L.H.-ko 5. mailako ikasleek bertso polit batzuk ebesten dituzte, ez galdu entzuteko aukera!

2008-11-24

Helbide interesgarri pare bat

Lehenegoa kontsumo arduratsuari buruzko orri bat da. Nahi izan eskero euskaraz dugu eta jokuaz gain dokumentu asko daude bertan. Kontsumopolis.

Bigarrena erdaraz dago. L.H.-rako prestatutako errekurtso asko daude bertan, link pilo bat ere aurki ditzakegu. Miclase

Pausu bat euskararen alde




2008-11-23

Blog berri bat ikastolan, plastika LH 5


Lehen hezkuntzako 3. zikloan plastikako arloan bi blog ditugu. 5.mailako hau, eta orain dela gutxi Aitiberrek sortutako 6. mailakoa.
Bertan ikasleen lanak ikusgai ditugu!

2008-11-19

PDF -tik WORD -era

Noiz bait arazo honen aurean aurkituko zinen ez da? Bi aukera dituzu:
1. hau egiten duen programaren bat jeitsi, edo
2. proposatzen dizudan helbide honetan sartu eta egin.

2. aukera nahi izan eskero, zure artxiboa arakatu eta "convert and download" saka ezazu. Kitto, artxiboa zure ordenagailuan izango duzu doc formatuan.

2008-11-09

Blog berri bat ikastolan!

LH-ko 6. mailako bloga hain zuzen ere.
Plastikako lanak ikusgai izango ditugu bertan. Hasteko ikasle hauek egindako txontxongiloak ikusgai ditugu.

2008-11-05

Flash animazioak eta Power Point

Aurreko sarreran flash animazioak nola lortu azaldu nuen. Oraingoan animazio hauek Power P. programan nola sartu ikusiko dugu.
Lehenego gauza flash player instalatuta izan behar duzu (seguruenik hau egina duzula).

Power pointen "ver > barra de herramientas> controles" eman eta bertan "mas controles" aukeratu. Shockwave player aukeratu eta zure orrian jarri, nahi duzun tamaina aukeratu.


Orain eskubiko botoiarekin, propiedades eman eta pelicula edo movie ondoan SWF artxiboa non duzun esaten diozu (adibidez: C\:Mis documentos\nireartxiboa.swf). "aplicar" eta "aceptar" eman.
Iadanik animazioa zuk aukeratutako filminan martxan izango duzu.

2008-10-22

Flash animazioak hezkuntzan

Ba al dakizu flash animazioak zer diren? Seguraski hauetako mordo bat ikusi dituzula. Era askotakoak izan daitezke, bideoak, ariketak, aurkezpen modukoak, e. a.




Badago zure ordenagailuan edo pendribean sartzeko era bat. Sailkatu eta ikasleekin erabiltzeko prest izango dituzu. Flash animazioak lortzeko era: artxibo hauek swf formatoan daude. Archivo > guardar pagina eman (.swf formatoko luzapena ipini) eta kitto.
batzuetan artxiboa ez da horrela agertzen , kasu horietan bere helbiadea kopiatu eta googlen sartu ondoren zera idatzi beharko duzu:

site:http://www.tecnotic.com filetype:swf Bilatzeko eman eta zerrenda osoa aterako zaizu.

Non bilatu ditzakezu? Beste toki askotan aparte, hemen zerrenda txiki bat uzten dizut:

Flash educativos (Averroes - Junta de Andalucía)
Animaciones para Ciencias Naturales (IES Suel, Fuengirola)
Recursos educativos de Primaria (algunos son adecuados para alumnos de ESO con bajo nivel)
Recursos para Ciencias Naturales (además de animaciones, encontrarás de todo)
Puleva Salud
Animaciones para Tecnología
Mapas flash interactivos
Los minerales
Animaciones para Biología
Animaciones sobre salud (periódico El Mundo)
Flash en Biología y Geología
Animaciones para Ciencias Naturales
Experimentuen tailerra
Animaciones de Astronomía
La acentuación con Don Quijote
Animaciones para Biología (Edu.ar)
Animaciones (periódico El País)
Más animaciones de Ciencias (El pequeño Edison)
Flashes de Geografía
Presentaciones (SM - transformables en flash)
Biología Celular
La célula
El nacimiento de Venus
La salud de la Tierra
Animaciones sobre Mecánica
Biblioteca escolar
rocaweb

2008-10-08

Bideoak sor itzazu!


Animoto helbidean zure bideoak sortzeko era errez bat aurkituko duzu. nahikoa da argazki batzuk eta soinua igotzea, efekturen bat jarri eta sekulako muntaia egiteko prest egongo zara.
Emaitza zure blogan zintzilikatzeko code eran emango dizu. Kopiatu eta itsatsi.

2008-10-06

Youtubeko bideoren bat deskargatu nahi al duzu?


Orain arte bideoak deskargatzeko VideoDownloader erabiltzen nuen, baina Firefox berria (3) sartu nuenetik hau ezinezkoa da. Beste baliabide bat aurkitu behra, eta errezena da hain zuzen hemen proposatzen dudana.
Ez duzu beste programarik behar ,zuzenean es. ondoren eta youtube hitzaren aurrean "bajar" jarri eta kitto, adibidez:
http://es.youtube.com/watch?v=vVQtoQETjig jarri ordez,
http://es.bajaryoutube.com/watch?v=vVQtoQETjig idatzi beharko zenuke. Ondoren "descargar video"ari eman eta izena aldatu: izena.flv (FLV jartzea ezin bestekoa da).
Bideo hauek ikusteko programa on bat hemen aurki dezakezu (FLVplayer). Firefox erabiltzen ari bazara eta arazoren ematen badizu, explorer erabilitzea izango da errazena.

Beste formato batetara pasa nahi baduzu, hemen bai programa baten bidez egin beharko duzula. winFF, Supervideo edo Koyote bezalako programak erabiliz adibidez.

2008-10-05

Soinu eta bideo arteko formatuen aldaketak

MediaCoder izena du, eta eskeintzen dizun programarekin soinu eta bideo formatuen arteko aldaketa ugari egin ditzakezu:


Docx ekin arazoak?


Docx convert office 2007 helbidean arazo hau konpontzen dizute. Nola? zure artxiboa bidaliz eta zure e-mail kontuan zain aurkituko duzun mezuaren helbideari emanez zure artxiboa berreskuratuko duzu.
Irudian bezalako formulario txiki bat duzu hor eskubian. Bete ezazu eta kitto.

2008-09-18

Firefox 3 euskaraz

Firefox 3, orain arte erabili dudan nabigatzailerik hoberena (azkarra, aukeraz josita, doakoa), euskaraz gozatzeko aukera dugu.

Bai, izan ere, nabigatzailearen menuak hizkuntza batean edo bestean egon daitezke, eta, hala ere, hizkuntza hobespenetan beste bat egon daiteke. Izatez, Sustatu bisitatzen duten pertsonarik gehienek gaztelaniaz dute konfiguratuta nabigatzailea, dudarik gabe euskaldunak diren arren.

Zera da egin behar duzuna Firefox berria benetan euskaraz egokituta daukazula konprobatzeko.

  1. Behin instalaturik, goiko Tresnak menuan Aukerak aukeratu.
  2. Irekitzen den leihoan, Edukia aukeratu.
  3. Hizkuntzak dioen alorrean, Hautatu klikatu.
  4. Hizkuntza bat edo batzuk agertuko dira, ordena jakin batean. Euskara badago haietan lehena, ondo dago. Bestela, euskara Goruntz eraman lehena gera dadin. Agerian dauden hizkuntzen artean ez badago euskara, beheko menuan (Aukeratu nahi duzun hizkuntza) aurkitu eta gehitu, eta gero Goruntz eraman lehena geratu arte.
  5. Egina. Akaso pantaila irudi honek lagunduko dizu, hor agertzen direlako hemen goian azaldutako urratsak.
Informazioaren iturria: sustatu, eskerrak hemendik.

2008-09-16

VLC berritu da

VLC multimedia artxiboak entzun-ikusteko programa berritu dute. Programa honen abantaila handiena, era guztietako formatuetan dauden artxiboak irekitzeko gai dela (bideoak nahiz soinuak). Codec mordotxo bat du eta zure ohiko media programarekin ikustea lortzen ez duzuna seguru aski honekin lortuko duzula. Deskargatzen ari zaren pelikula baten part artxiboak aurrez ikusteko gai da adibidez.
Hemen bere erabileraren bideo bat ikus dezakezu:

VLC media player 0.9.2 - Grishenko from Antoine Cellerier on Vimeo.

Deskarga egiteko (dohakoa da, lasai) : VLC

2008-09-05

EGA-ko azterketak sarean

Euskal jakintzaren blogatik albiste hau jaso dut. Dirudienez orain arte paperean soilik zeuden azterketa hauek orain interneten bitartez jasotzeko aukera dugu.
Frogak on-line egiteko aukera duzu.




2008-09-03

Ongi etorriak 0809 ikasturte berri honetara!

Merezitako opor batzuen ondoren, hemen gaude berriz. Eta hasiera on bat izateko helbide interesgarri batekin ekingo diogu. Oraingo honetan euskal encodings deitutako helbidea aztertuko dugu.
Orri honetan zure p2p programaren bitartez EUSKARAZ itzulitako animazio serieak eta filmeak, irudi errealeko serie eta filmeak, kirolak, komikiak, musika eta beste batzuk lortzeko aukera izango duzu.


2008-07-28

Vocaroo: zure ahotsa bidali


Izenburuak dion bezala, zure ahotsa grabatu, eta Vocarook ematen dizkizun bi aukeretatik bat hartu besterik ez duzu egin behar:
1. nahi duzun edozein emailera bidali
2. zure blogan itsatsi

2008-07-15

Kalkulagailu bat

Windows-en kalkulagailu arrunt bat dugu. Baina askotan zerbait gehiago behar dugu eta kalkulagailua, nola ez, auskalo non dagoen! eCalc helbidean sartu eta kitto!!!
Unitate aldaketak , ekuazioak (eskuz egitea hobe), funtzio zientifikoak, zatikietatik hamartarretara, eta abar luze bat egiteko aukera izango duzu.

Firefly, exploradore bat zure firefoxean


Firefoxen erabilpena ezagutuko duzu seguruena: interneten nabigatzeko programa zoragarria da. Baina bere gehigarriak direla eta, beste erabilpen ugari izan ditzakegu.
Hemen proposatzen dizudan honekin Firefox arxiboen exploradorea bihurtzeko aukera duzu.

Firefly helbidean programa deskargatu eta bera bakarrik instalatuko zaizu. Firefoxeko betile berri batetan ("pestaña", juas!) exploradore on bat izango duzu. Nik 0.4 bertsioa probatu dut eta pozik nago, exploradore sinple eta eraginkor bat izango duzu firefox itxi behar gabe.

2008-07-03

Dokumentalak behar al dituzu?


Noiz bai interneten dokumental baten bila aritu bazara, zure gustuko bat lortzea zein zaila den ohartuko zinen, ez da? bajarsedelmundo helbidean nahiko kalitate ona duten dokumentalak lor ditzakezu.
Gaika antolatuta daude eta klik bakar batekin ikus ditzakezu.

2008-06-26

Soinuteka

Soinuen gordeleku honen bitartez hitz gako bat erabiliz horrekin zerikusi duten soinu zerrenda bat azalduko zaizu, entzun edota jeisteko aukera duzularik.
"cat" hitzarekin proba egin dut eta 15 katuen soinuak atera zaizkit, ondo dago, ez da?
Hori bai, hobe duzu ingeleraz egitea, ez bai du euskarazko hitzak ulertzen (eta erdaraz gutxi).

Beste aukera on bat honakoa dugu:
Kalitate handiko soinuak ditu, eta hiru eratara deskargatzeko aukera ematen digu: mp3, wav edo aiff formatuetan.

2008-06-18

Nik ba dut nirea, eta zuk?

Esan bezala, Ekainaren 17-a Firefox nabigatzailea lortzeko aukera izan dugu. Euskarazko bertsioa ere eskuragarri duzu, zeren zain zaude ba?


Ikusten duzun agiri honen bitartez eskertuko digute!

2008-06-07

Aho - lab: euskaraz irakurtzen duen programa


Testu-kutxan idatzitakoa irakurri egiten du Submit botoiari sakatuta. Egin proba, ez da munduko espresiboena baina nahiko lortuta dago!

Nondik hartua: zirikteroak

2008-06-06

Oraindik birusen beldur?

Lasai egon zaitez, hemen antibirus on eta merke bat lortzeko aukera duzu (doakoa da). Bere mugak ditu baina oso ondo betetzen du bere lana, eta hoberena zure sistemaren errekurtso gehienak zuretzako mantenduko dituzu! Ordenagailuari oso gutxi eskatzen dio!

2008-06-01

Firefox berria!

Firefox erabiltzailea bazara, ba al dakizu 3.bertsioa iristear dagoela? Ospakizun moduan egun batetan programa bat jeisteko Guiness errekorra gainditzea espero dute. Parte har ezazu ! Zure herrialdea eta emaila besterik ez duzu behar, eta egun horretan programa jeistea, noski!
Download Day 2008

2008-05-22

Politube

Youtube ezagutuko duzu jadanik, noski, baina ezagutzen al duzu politube? Leku honen abantaila, bideoak eta soinu artxiboak formatu desberdinetan jaisteko dagoen aukera da. Horrela, erregistratu ezkero, zure bideoak edo soinuak igo eta bertan daudenak jaso ditzakezu tamaina eta era desberdinetan.
On egin!

Ikastaroren bat nahi?

Interneten era guztietako ikastaro, tutorial eta abar luze bat aurki ditzakegu, jakina. Baina askotan ez dakigu guk behar dugun programa horren tutorial on bat non topatu . Hemen proposatzen dizudan helbide honetan programa ezagunen ikastaroak dituzu. Orri honetan beste hainbat programak aurkitzeko bideak ematen dizkizu.


Hori bai, zure kabuz egiteko ikastaroak dira, gai izango al zara?

2008-05-07

inkesta

Hemen google docs erabiliz inkesta betetzeko aukera dugu. Datu guztiak excel formatuan jaso ditzakegu.
Eta egin ondoren... guk nahi dugunei horrela bidal diezaiokegu:

2008-04-24

Konpetentziak era ulerkorrean azalduta

Eroskik bere consumer orrian konpetentzietaz aritzen dira: zer diren , adibideren bat eta zeintzuk diren azaltzen dute.

2008-03-27

Blog bat nola sortu

Hemen blogger erabiliz blog bat nola sortu era errezean azalduta duzu, euskaraz gainera!!!

Euskal jakintzaren eskutik, eskerrik asko.

2008-03-26

TDAH , hiperaktibitateari buruz

Hemen ditugu bi artikulu interesgarri, bata bestearen jarraipena da.
1.zatia
2.zatia
Hiperaktibitatearen arazoa nola bereiztu, pixka bat ezagutu eta orientabide didaktikoak ikus ditzakegu hemen.
Egilearekin harremanetan jar zaitezke ere, komentarioetan zure iruzkina jarriz.
Ikasle mota hauekin egindako beste experientzia batzuen bloga. Oso interesgarria.

2008-03-25

Animazioak

Helbide honetan animazio desberdinen bildumak dituzte educaplus.
Oso interesgarriak, zientzietan batez ere.
Zoritxarrez, erdaraz daude.

Tiro parabolikoa, adibidez
Kalibrea nola erabili.
Higidura uniformea.

Eta abar luze bat.

Power pointetik bideora

Hemen aurkezten dizudan helbide honetan zure diskoan duzun power pointa AVI, MPG, WMV, MP3 edo BMP formatora aldatzea lagunduko dizun programa bat deskarga dezakezu.


2008-03-23

Ipod moduko mp3 zure blogan

Ivoon izena du, eta honen abantaila, entzungo diren mp3-ak zuk igo dituzunak izango direla da. Horrela, zure ikasleen entzunaldiak, irratsaioak eta abar izan daitezke. Edo beste musikaren bat, azalpenen bat eta abar.
Izena eman ondoren artxiboak igo eta kodea zure blogan itsatsi ondoren, entzuteko prest egongo da.
Adibide bezala, hemen 4.mailakoek kosmodisea lehiaketan parte hartzeko erabilitako irratsaioak entzun ditzakegu:

2008-03-18

Zure blogaren itxura aldatu nahi al duzu?

Blogger erabiltzen duzu eta juxtuegia iruditzen zaizu?
Hemen duzu aukera, milaka itxura ezaugarri eta kolore desberdin eta formatu desberdinak. Blogan "pestañak" jartzeko aukera duzu besteen artean.
Nola sartu plantila (template) berria.
Txantiloiak lortzeko helbide desberdinak, hemen ere.

Eta bukatzeko hemen azaltzen da nola egin txantiloiak zure blogan jartzeko.

Ikasten ikasi

CNICE-k web orri hau prestatu du, edozein ikasleak erabiltzeko. Bertan ikasteko eraren testak, aholkuak eta ariketa mordo bat aurki ditzakegu.

2008-03-16

Zer da Podcast?

Soinuen bildumak egiten duten helbideak dira. Leku hauetan nahi duzun soinu mota gorde eta zabaldu dezakezu zure blogan itsatsiz. Adibidez literatur-testuen grabazioak egin, azalpenen bat edo bestelako soinuak sortu eta bertan jarri. Adibide batzuk:
Pako´s podcast, bilbotarren txisteak , musikak, Atxaga, e.a....

Non eta nola egin?... Sar zaitez hurrengo helbidean eta, badakizu, erregistroa egin !

(Erregistroa egin gabe ere sar zaitezke,baina bakarrik entzuteko)

Honela geratzen da kodea zure blogan itsatsi ondoren, Euskaljakintzaren baimenarekin (hori espero dut, ejem).


Click here to get your own player.

Informazio gehiago hemen.

DBH 1. mailako Adarrako txangoa

Hemen ditugu Aitziberrek Adarra mendian ateratako argazkiak. (klik handitzeko)

Mendi lepoan, bazkaltzeko ordua!

Eguraldi zoragarria, eta paisai ederra.
Ausartenak Adarraraino iritsi ginen, beste batzuk bazkaltzen geratzea nahiago izan zuten.

2008-03-11

Enseñando disciplina a nuestros niños en el hogar

Erdaraz dago baina interesgarria iruditu zait:

2008-02-21

Seme alaben eskubide eta betebeharrak

Emilio Calatayud epailearen hitzaldia: gaur egungo gazteen betebeharrak eta eskubideetaz aritzen da.Bi zatitan dago (luze xamarra da):
1. zatia

Jarraipena

2008-02-18

Blogak hezkuntzan III

Blogak hezkuntzan izan dezaketen aplikagarritasuna ikusteko, aztertzeko eta frogatzeko informazio ugaria aurki dezakezu hemen.

2008-02-10

Dokumentuak zure blogan

Demagun word edo beste textu formatuan duzun dokumentua blogan eskuragarri jarri nahi duzula. Hemen duzun zerbitzu hau erabil dezakezu: scribd. Dokumentua zuzenean inprimi daiteke, tamaina handitu edo txikitu, kopiatu e.a...


Orri honetan izena eman eta upload klikatuz zure diskoko artxiboa hartu ondoren "Embed Code" lehiatilan dagoen kodea hartu eta zure blogan itsatsi (gogoan izan Ctrl+c eta Ctrl+v).
Beste aukera bat, URLa hartzea da, hau da helbidea kopiatu eta adibidea hau bezala itsatsi (PDF)
Adibidez, doc formatuan igotako dokumentua, horrela geratuko da:


Web 2.0 tresnak dohainik

Beheko helbidean informazioak, tresnak, programak eta abar luzea aurki dezakezu. Dena erabilgarri eta zure blogan edo ikasleekin lanerako baliagarria.
Haur eta lehen hezkuntzarako material asko dago dago, zoritxarrez DBH-en erabilgarri gutxi dugu.

RECURSOS TIC

web 2.0 beste erreminta ugari hemen.

2008-02-05

Emakumeek mundua irabaziko duten zergatia

Bideo honetan argi ikusten denez, etorkizuna emea da, horixe baietz!
Txikitatik emakumeen agintari eta manipulazio gaitasunak ikus ditzakegu eta gizonezkoen konformismoa (¿?)

2008-01-31

Euskararen asteko blog berria


Mariaren Bihotza ikastolan euskararen aste berri bat ospatzen ari gara, honekin batera blog berria sortu dugu, bertan argazkiak, bideoak eta abar ditugularik.

2008-01-08

Blogak lehen hezkuntzan

Ziklo honetan blogak era askotara erabil daitezke; maila bakoitzak bere ezaugarriak dituenez, blogen erabilera ere desberdina izango da, noski.
Lehen zikloan irakasleak zuzentzen du blogaren edukia. Bertan era desberdinetako edukiak azaldu ditzake: azalpenak, ariketen proposamenak, aldizkaria, lanen erakusketa, bideo/argazkien bilduma,...
Pixkanaka ikasleek lan hau bere gain har dezakete (3.zikloan). Adibidez: testuak idazteko , beraien lanak aurkezteko, ariketa desberdinak (webquest) burutzeko, gelako bloga , jokoak (tribial, urkatua) ...
Blogak hezkuntzan, link interesgarria aurki dezakegu hemen.

Bloga, haur hezkuntzan ere

Bloga hezkuntzan zenbat eta gehiago erabiltzen ari den tresna da. Hezkuntzako maila guztietan erabilgarria da, hemen haur hezkuntzan nola erabil daitekeen adibide batzuk ditugu.
Gelako aldizkaria egiteko erabil dezakegu, bertan argazkiak, berriak eta abar ipini ditzakegu. Beste blog bat. Eta beste adibide bat.
Kasu guztietan irakasleek bloga zuzentzen dute, argazkiak gehitu eta testua(gutxi) idatzi. Ikasleek ikusitakoarekin lan desberdinak egin ditzazkete (argazkiak komentatu, musika entzun, pelikula/bideoren bat ikusi, e.a...).
Hemen irakasle baten bloga dugu, bere ikasleen lanak argitaratzeko erabiltzen du eta gurasoekin harremanetan egoteko.
Sevillako andereño baten bloga, bere lana azaltzen digu bertan.
Zoritxarrez, material gehiena erdaraz dago, agian zerbait erabilgarri izango dugu.

2008-01-01

Blogak hezkuntzari buruzko ikerketa


Ikastetxe askotan weblog-ak erabiltzen dira baina orain arte ez da erabilpen honi buruzko ikerketarik egin. Hemen blogak hezkuntzan nola erabiltzen dugun buruzko ikerketa bat ikus dezakegu.
Ateratako ondorioak ere ikus ditzakegu.