2008-01-08

Bloga, haur hezkuntzan ere

Bloga hezkuntzan zenbat eta gehiago erabiltzen ari den tresna da. Hezkuntzako maila guztietan erabilgarria da, hemen haur hezkuntzan nola erabil daitekeen adibide batzuk ditugu.
Gelako aldizkaria egiteko erabil dezakegu, bertan argazkiak, berriak eta abar ipini ditzakegu. Beste blog bat. Eta beste adibide bat.
Kasu guztietan irakasleek bloga zuzentzen dute, argazkiak gehitu eta testua(gutxi) idatzi. Ikasleek ikusitakoarekin lan desberdinak egin ditzazkete (argazkiak komentatu, musika entzun, pelikula/bideoren bat ikusi, e.a...).
Hemen irakasle baten bloga dugu, bere ikasleen lanak argitaratzeko erabiltzen du eta gurasoekin harremanetan egoteko.
Sevillako andereño baten bloga, bere lana azaltzen digu bertan.
Zoritxarrez, material gehiena erdaraz dago, agian zerbait erabilgarri izango dugu.

1 comentario:

Joxelumu dijo...

Oso artikulu polita, segi horrela.