2009-05-25

Gmail euskaraz

Ba zen garaia! Hemendik aurrera korreoaren gora behera guztiak euskaraz egiteko aukera dugu.

Euskaraz jartzea oso erraza da:
1.- Gmailen orrian, goi aldean "configuracion" klika ezazu
2.- Orokorra atalean euskara aukeratu.
3.- Aldaketak gorde eta listo!

2009-05-07

Ikasle bat = ordenagailu bat

Azken asteetan zehar etengabe ari gara irakurtzen ZP-ren plan berriari buruzkoak: ikasle bakoitzari ordenagailu portatil bana ematea .
Hasiera batetan lehen hezkuntzan egiteko asmoa duela diote. Tira, textu liburuak akabo, interneten erabilera suspertu eta lanak textu prozesadorea erabiliz, ondo. Honetarako ikastetxeek wifi estaldura izan beharko dute, adibidez. Beste ornikuntza batzuen artean (kanoia,...).
Eta garrantzitsuena, irakaslegoaren formakuntzaren aurrean, zer plana aurkeztuko du? Oraingoz honi buruz ezertxo ere ez.

Plan honi buruz era guztietako iritziak sortzen hasiak dira, batzuk kontrakoak eta suposatzen dut ere aldekoak izango direla (zail xamarra da hauetakoak aurkitzea).
Hemen Ikasys lan sistemarekin antzekotasunak aurkitu dizkiote.
Ikusiko dugu zertan geratzen den guzti hau.

2009-05-05

Doako antibirus berri bat

Edo ez han berria, Panda antivirus ezaguna egiten al zaizu, ez da?
Oraingo honetan Panda Cloud izenarekin datorkigu ezugana den antivirus honen doako bertsioa.
Programatxo bat jeitsi ondoren instalazio errez bat egiten duzu eta kitto, aktualizazioak eta guzti bere kontura.
Windows-ekin dabil eta erdaraz aurki dezakezu.

DBH 1.mailakoak herri kiroletan



















Aurten ere ikastolako DBH-ko ikasleek herri kiroletako lehiaketan parte har dute.
Oraingoan 1.mailakoei txanda iritsi zaie eta begira begira zer ondo aritu dira sokatiran, saku saltokan eta beste hainbat frogetan ...