2009-05-07

Ikasle bat = ordenagailu bat

Azken asteetan zehar etengabe ari gara irakurtzen ZP-ren plan berriari buruzkoak: ikasle bakoitzari ordenagailu portatil bana ematea .
Hasiera batetan lehen hezkuntzan egiteko asmoa duela diote. Tira, textu liburuak akabo, interneten erabilera suspertu eta lanak textu prozesadorea erabiliz, ondo. Honetarako ikastetxeek wifi estaldura izan beharko dute, adibidez. Beste ornikuntza batzuen artean (kanoia,...).
Eta garrantzitsuena, irakaslegoaren formakuntzaren aurrean, zer plana aurkeztuko du? Oraingoz honi buruz ezertxo ere ez.

Plan honi buruz era guztietako iritziak sortzen hasiak dira, batzuk kontrakoak eta suposatzen dut ere aldekoak izango direla (zail xamarra da hauetakoak aurkitzea).
Hemen Ikasys lan sistemarekin antzekotasunak aurkitu dizkiote.
Ikusiko dugu zertan geratzen den guzti hau.

No hay comentarios: