2012-11-23

2012-09-23

Proiektuetan oinarritutako hezkuntza

Gai honen inguruan ausnartzeko bideo pare bat jarriko ditugu. Lehenengoan proiektu bat zertan oinarritzen den ikus dezakegu. Bigarrenean ordez, era errez batetan zer pausuak ematen diren azaltzen digute, High Tech High izena ematen diote.


2012-09-06

Twitter euskaraz !

Twitter euskaratu dute. zure twitter euskaraz jartzeko, zure profilan sar zaitez eta ezarpenetan euskara aukeratu, listo!
 #twittereuskaraz etiketapean irakur daitezke albistearen gaineko twitterlarien iruzkinak.

Hemen, DBHko ikasleekin lantzeko orientabide batzuk aurki ditzakegu (erdaraz).

2012-03-30

Gazteek ez dute zientzia lehentasun bezala ikusten

Elhuyar fundazioak egindako ikerketa baten ondorioz, gure gazteek nahiago dute kirola zientzia baino.
Euskalerriko gazten interesak horrela banatzen dira: kirola (% 68,3) , zinema, artea eta kultura  (% 51,4),  zientzia eta teknologia laugarren postuan  (% 46,9).

Informazio gehiago Elhuyar web gunean.

2012-03-01

Itzultzaile automatikoa

Erdara-> euskara itzulpenak egiten ditu. Bada ez bada ere, emaitza berrikusteko gomendatzen digute, ummm...
Beste itzultzaile batzuk:
Google translator.
Opentrand

2012-02-22

Euskararen astea

Otsailaren 13-17ko astean EUSKARAREN ASTEA ospatu dugu ikastolan. Aurtengo gaia HERRI KIROLAK izan da.
Logotipo lehiaketa bat antolatu dugu:
 Eta beste hainbat ekintza: kartelak egin, pilota eta beste herri kiroletara jokatu, eta Unai Alvarez pilotariarekin solasaldia: