2008-02-21

Seme alaben eskubide eta betebeharrak

Emilio Calatayud epailearen hitzaldia: gaur egungo gazteen betebeharrak eta eskubideetaz aritzen da.Bi zatitan dago (luze xamarra da):
1. zatia

Jarraipena

2008-02-18

Blogak hezkuntzan III

Blogak hezkuntzan izan dezaketen aplikagarritasuna ikusteko, aztertzeko eta frogatzeko informazio ugaria aurki dezakezu hemen.

2008-02-10

Dokumentuak zure blogan

Demagun word edo beste textu formatuan duzun dokumentua blogan eskuragarri jarri nahi duzula. Hemen duzun zerbitzu hau erabil dezakezu: scribd. Dokumentua zuzenean inprimi daiteke, tamaina handitu edo txikitu, kopiatu e.a...


Orri honetan izena eman eta upload klikatuz zure diskoko artxiboa hartu ondoren "Embed Code" lehiatilan dagoen kodea hartu eta zure blogan itsatsi (gogoan izan Ctrl+c eta Ctrl+v).
Beste aukera bat, URLa hartzea da, hau da helbidea kopiatu eta adibidea hau bezala itsatsi (PDF)
Adibidez, doc formatuan igotako dokumentua, horrela geratuko da:


Web 2.0 tresnak dohainik

Beheko helbidean informazioak, tresnak, programak eta abar luzea aurki dezakezu. Dena erabilgarri eta zure blogan edo ikasleekin lanerako baliagarria.
Haur eta lehen hezkuntzarako material asko dago dago, zoritxarrez DBH-en erabilgarri gutxi dugu.

RECURSOS TIC

web 2.0 beste erreminta ugari hemen.

2008-02-05

Emakumeek mundua irabaziko duten zergatia

Bideo honetan argi ikusten denez, etorkizuna emea da, horixe baietz!
Txikitatik emakumeen agintari eta manipulazio gaitasunak ikus ditzakegu eta gizonezkoen konformismoa (¿?)