2008-06-26

Soinuteka

Soinuen gordeleku honen bitartez hitz gako bat erabiliz horrekin zerikusi duten soinu zerrenda bat azalduko zaizu, entzun edota jeisteko aukera duzularik.
"cat" hitzarekin proba egin dut eta 15 katuen soinuak atera zaizkit, ondo dago, ez da?
Hori bai, hobe duzu ingeleraz egitea, ez bai du euskarazko hitzak ulertzen (eta erdaraz gutxi).

Beste aukera on bat honakoa dugu:
Kalitate handiko soinuak ditu, eta hiru eratara deskargatzeko aukera ematen digu: mp3, wav edo aiff formatuetan.

2008-06-18

Nik ba dut nirea, eta zuk?

Esan bezala, Ekainaren 17-a Firefox nabigatzailea lortzeko aukera izan dugu. Euskarazko bertsioa ere eskuragarri duzu, zeren zain zaude ba?


Ikusten duzun agiri honen bitartez eskertuko digute!

2008-06-07

Aho - lab: euskaraz irakurtzen duen programa


Testu-kutxan idatzitakoa irakurri egiten du Submit botoiari sakatuta. Egin proba, ez da munduko espresiboena baina nahiko lortuta dago!

Nondik hartua: zirikteroak

2008-06-06

Oraindik birusen beldur?

Lasai egon zaitez, hemen antibirus on eta merke bat lortzeko aukera duzu (doakoa da). Bere mugak ditu baina oso ondo betetzen du bere lana, eta hoberena zure sistemaren errekurtso gehienak zuretzako mantenduko dituzu! Ordenagailuari oso gutxi eskatzen dio!

2008-06-01

Firefox berria!

Firefox erabiltzailea bazara, ba al dakizu 3.bertsioa iristear dagoela? Ospakizun moduan egun batetan programa bat jeisteko Guiness errekorra gainditzea espero dute. Parte har ezazu ! Zure herrialdea eta emaila besterik ez duzu behar, eta egun horretan programa jeistea, noski!
Download Day 2008