2008-09-18

Firefox 3 euskaraz

Firefox 3, orain arte erabili dudan nabigatzailerik hoberena (azkarra, aukeraz josita, doakoa), euskaraz gozatzeko aukera dugu.

Bai, izan ere, nabigatzailearen menuak hizkuntza batean edo bestean egon daitezke, eta, hala ere, hizkuntza hobespenetan beste bat egon daiteke. Izatez, Sustatu bisitatzen duten pertsonarik gehienek gaztelaniaz dute konfiguratuta nabigatzailea, dudarik gabe euskaldunak diren arren.

Zera da egin behar duzuna Firefox berria benetan euskaraz egokituta daukazula konprobatzeko.

  1. Behin instalaturik, goiko Tresnak menuan Aukerak aukeratu.
  2. Irekitzen den leihoan, Edukia aukeratu.
  3. Hizkuntzak dioen alorrean, Hautatu klikatu.
  4. Hizkuntza bat edo batzuk agertuko dira, ordena jakin batean. Euskara badago haietan lehena, ondo dago. Bestela, euskara Goruntz eraman lehena gera dadin. Agerian dauden hizkuntzen artean ez badago euskara, beheko menuan (Aukeratu nahi duzun hizkuntza) aurkitu eta gehitu, eta gero Goruntz eraman lehena geratu arte.
  5. Egina. Akaso pantaila irudi honek lagunduko dizu, hor agertzen direlako hemen goian azaldutako urratsak.
Informazioaren iturria: sustatu, eskerrak hemendik.

2008-09-16

VLC berritu da

VLC multimedia artxiboak entzun-ikusteko programa berritu dute. Programa honen abantaila handiena, era guztietako formatuetan dauden artxiboak irekitzeko gai dela (bideoak nahiz soinuak). Codec mordotxo bat du eta zure ohiko media programarekin ikustea lortzen ez duzuna seguru aski honekin lortuko duzula. Deskargatzen ari zaren pelikula baten part artxiboak aurrez ikusteko gai da adibidez.
Hemen bere erabileraren bideo bat ikus dezakezu:

VLC media player 0.9.2 - Grishenko from Antoine Cellerier on Vimeo.

Deskarga egiteko (dohakoa da, lasai) : VLC

2008-09-05

EGA-ko azterketak sarean

Euskal jakintzaren blogatik albiste hau jaso dut. Dirudienez orain arte paperean soilik zeuden azterketa hauek orain interneten bitartez jasotzeko aukera dugu.
Frogak on-line egiteko aukera duzu.




2008-09-03

Ongi etorriak 0809 ikasturte berri honetara!

Merezitako opor batzuen ondoren, hemen gaude berriz. Eta hasiera on bat izateko helbide interesgarri batekin ekingo diogu. Oraingo honetan euskal encodings deitutako helbidea aztertuko dugu.
Orri honetan zure p2p programaren bitartez EUSKARAZ itzulitako animazio serieak eta filmeak, irudi errealeko serie eta filmeak, kirolak, komikiak, musika eta beste batzuk lortzeko aukera izango duzu.