2009-01-31

Bideoak edita itzazu software askea erabiliz


AVIDEMUX, programa xumea da, erabiltzeko erraza eta pendrivean eramangarria. Ezer gehiago behar al duzu? Azalpenak dituzu, eta deskarga egiteko orria ere.

2009-01-29

Hezkuntzako tresna desberdinak

Informatica educativa" leku honetan ikasleekin lantzeko simulatzaile eta beste motatako esteka ugari aurki ditzakegu. Oso interesgarria da. Zoritxarrez euskaraz ezer gutxi dago.

2009-01-27

Louvreko koadroak zehaztasun guztiekin


Louvre museoak teknologia berriak erabiliz bere koadro batzuetara hurbiltzeko aukera ematen digu.
"view the feature" ematea besterik ez duzu egin behar.

2009-01-22

Picassoren Gernika 3D


Nueva Yorkeko Lena Gieseke artistak koadro honen bertsio berri bat osatu du. Koadroaren barruan sartzeko aukera ematen digu.
Ikuspegi zoragarria da, saia zaitez.

2009-01-17

Urtarrilaren 16a: danborrada ikastolan


Juan Mari Abad, Gaztelubideko danbor nagusiak ikastolako haurren danborrada zuzendu zuen. Lucía Azpirik makila eman eta hor aritu ziren donostiako doinuak jotzen. Albistea hemen.