2009-09-18

Irakasleen aginpideari buruzkoak


Entzungo zenuen komunikabideetan madrilgo nagusiek irakasleria agintari ("autoridad publica") bezala sailkatzeko asmoa dutela. Horrela izanda, irakaslegoaren kontrako edozein indarkeri azalpena legez zigortuta izango da. Honi buruz Anibal de la Torre irakasleak artikulu on bat idatzi du bere blogan.
Zer izango da hurrengoa!

2009-09-07

"Aprendizaje dialogico", helbide batzuk


R. Flechak proposatu digun bezala, hemen aprendizaje dialogikoari buruzko helbide interesgarri batzuk aurki ditzakegu.
Lehenengo helbidea, noski, nazioarteko zientzia elkartekoa da ("comunidad cientifica internacional" edo CORDIS). Informazio ugari, ikerketak eta abar luze bat dago, baina materiala aurkitzea ez da gauza erraza, denbora pixka bat beharko dugu bere osotasunean sakontzeko eta etekina ateratzeko.

Beste helbide interesgarri bat "comunidades de aprendizaje" deitutakoa da. Hemen bai, era ulerkor batetan gaiari buruzko esperientziak, era desberdinetako informazioa, bibliografia eta beste batzuk ditugu.

Gai honi buruz interneten informazio gehiago eskura dezakegu, adibidez: comunidadesdeaprendizaje.net, edo nodo50.org bezalakoak.