2009-10-17

Ikasleen arreta mantentzeko ariketak

Consumer eroski aldizkarian aurki dezakegun artikulua, ikasleen arreta eza hobetzeko teknika batzuk.Honekin batera soziogramaren balioa eta beste artikulu interesgarri irakur ditzakegu.

2009-09-18

Irakasleen aginpideari buruzkoak


Entzungo zenuen komunikabideetan madrilgo nagusiek irakasleria agintari ("autoridad publica") bezala sailkatzeko asmoa dutela. Horrela izanda, irakaslegoaren kontrako edozein indarkeri azalpena legez zigortuta izango da. Honi buruz Anibal de la Torre irakasleak artikulu on bat idatzi du bere blogan.
Zer izango da hurrengoa!

2009-09-07

"Aprendizaje dialogico", helbide batzuk


R. Flechak proposatu digun bezala, hemen aprendizaje dialogikoari buruzko helbide interesgarri batzuk aurki ditzakegu.
Lehenengo helbidea, noski, nazioarteko zientzia elkartekoa da ("comunidad cientifica internacional" edo CORDIS). Informazio ugari, ikerketak eta abar luze bat dago, baina materiala aurkitzea ez da gauza erraza, denbora pixka bat beharko dugu bere osotasunean sakontzeko eta etekina ateratzeko.

Beste helbide interesgarri bat "comunidades de aprendizaje" deitutakoa da. Hemen bai, era ulerkor batetan gaiari buruzko esperientziak, era desberdinetako informazioa, bibliografia eta beste batzuk ditugu.

Gai honi buruz interneten informazio gehiago eskura dezakegu, adibidez: comunidadesdeaprendizaje.net, edo nodo50.org bezalakoak.

2009-07-04

Bilaketak hobetu

Interneten informazio bilaketa ez da beti nahi dugun bezalako erraza, goazen orain honi buruz zertxo bat gehiago ikastera:


Bilaketak egiteko link batzuk:

Findthtfile: fitxategien bilatzailea, honen bitartez honelako dokumentuak aurki daitezke: audioak, bideoak, torrentak, sistema eragile desberdinentzako fitxategiak, e.a...

Delicious: markadore soziala dugu hau. Bertako erabiltzaileek gomendatuko helbideak azaltzen zaizkigu.

Wikimedia Commons: Wikipediaren bilatzaile mulimedia.

Spezify: ikusmenezko bilatzailea, sinplea eta ona, ingelesez.

Compfight: irudien bilatzailea, Flickr iturri bezala erabiltzen du.

Scirus: informazio zientifikoa soilik duen bilatzailea da.aldizkari, liburu eta weeb orrietan bilatzeo gaitasuna du.

Dialnet: Aldizkari zientifikoen bilatzailea.