2011-12-16

Moodle zure mobilan

Moodle, hezkuntzako plataforma orain mobiletan probatzen ari dira. Ikusiko dugu etorkizuna nondik norako bidea hartzen duen. Hemen gai honi buruzko bideo interesgarri bat duzu.

Informazio gehiago: moodbile.org

2011-10-19

Pelikulak euskaraz

Zaila egin al zaizu euskarazko filmeak aurkitzea? Hemen zerrenda bat jartzen dizut, ea bilatzen ari zarena aurkitzen duzun!

Euskal encodings. Foroa eta euskaratutako pelikulen zerrendak.
HH eta LH pelikulak.  Marrazki bizidunak, gehienetan. Zerrenda luze bat aurki dezakezu bertan.
EITB ko pelikulak.
Ikusezazu.com. Filmeak online ikusteko.
Guztion artean zerrenda hau osa dezakegu, besterik ezagutzen al duzu?

2011-10-05

Agenda 21

Eskolako Agenda 21 ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.
Facebook-en eguneratuta.

2011-09-15

Moodle ikastaro irekiak

 Moodle plataformari buruz zer edo zer entzun duzu seguruenik. Plataforma honetan zer egin daitekeen frogatu nahi baduzu, hemen proposatzen dizkizut helbideetan ikastaro ireki multzo bat aurki dezakezu.
Ikastaro bilduma Xarxatic helbidetik datorkigu eta hezkuntza munduko gai desberdinei buruzkoak dira. Jclic ikasteko, open office edo Gimp erabiltzen trebatzeko adibidez.

2011-09-03

Natur zientzietako iharduerak

Martxan jarri berria dugun zientziagunerako lagungarria izan daitezkeen helbide batzuk proposatuko dizkizut.


Web Mexikarra, esperimentu liburu desberdinen zerrenda aurki dezakezu bertan.





Naturgaiak sortutako web orria, elektrizitatearen ingurukoa.

"Experimentos de quimica basica" orri honetan euskaraz/erdarazko experimentu sinple pilo bat aurki dezakezu, gaika sailkatuta (kolorea, argia, polimeroak...)
Elhuyarrek argitaratutako zientzietako orria. Experimentuak, jokoak, gaiak eta bar luze interesgarria dugu bertan.