2012-03-01

Itzultzaile automatikoa

Erdara-> euskara itzulpenak egiten ditu. Bada ez bada ere, emaitza berrikusteko gomendatzen digute, ummm...
Beste itzultzaile batzuk:
Google translator.
Opentrand

2012-02-22

Euskararen astea

Otsailaren 13-17ko astean EUSKARAREN ASTEA ospatu dugu ikastolan. Aurtengo gaia HERRI KIROLAK izan da.
Logotipo lehiaketa bat antolatu dugu:
 Eta beste hainbat ekintza: kartelak egin, pilota eta beste herri kiroletara jokatu, eta Unai Alvarez pilotariarekin solasaldia:


2011-12-16

Moodle zure mobilan

Moodle, hezkuntzako plataforma orain mobiletan probatzen ari dira. Ikusiko dugu etorkizuna nondik norako bidea hartzen duen. Hemen gai honi buruzko bideo interesgarri bat duzu.

Informazio gehiago: moodbile.org

2011-10-19

Pelikulak euskaraz

Zaila egin al zaizu euskarazko filmeak aurkitzea? Hemen zerrenda bat jartzen dizut, ea bilatzen ari zarena aurkitzen duzun!

Euskal encodings. Foroa eta euskaratutako pelikulen zerrendak.
HH eta LH pelikulak.  Marrazki bizidunak, gehienetan. Zerrenda luze bat aurki dezakezu bertan.
EITB ko pelikulak.
Ikusezazu.com. Filmeak online ikusteko.
Guztion artean zerrenda hau osa dezakegu, besterik ezagutzen al duzu?

2011-10-05

Agenda 21

Eskolako Agenda 21 ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.
Facebook-en eguneratuta.