2009-03-08

Twitter 2. zatia


Ikusi duzun bezala, Twitter lagunen arteko mikro mezuak elkar banatzeko sistema bat da.


Hezkuntzan ere erabilpen ugari eman diezaiokegu, mikro ipunen kasuan adibidez.


Tecnotic helbidean, beste 10 erabiltzeko aukera bururatu zaizkie, horien artean, idazlan baten laburpena egitea, gurasoekin banatzeko kontua irekitzea, gai bati buruzko ideak jasotzea,...

Ea zuk beste erabilpenen bat emateko gai zaren.

2009-03-04

Twiter edo mikrobloggina

Web 2.0-ri buruz zerbait entzun baduzu, seguruena Twiter hitza entzungo zenuela, ez da? Baina zer da twiter eta zertarako erabil dezakegu?
Hurrengo bideoan azalpen txiki bat ikus dezakezu:

2009-03-01

Eskola porrotaren inguruan


Euskaljakintzako blogan ikasleen eskola porrotari buruzko gogoeta interesgarri batzuk irakur (eta entzun) ditzakegu.

Sarera honetan porrotaren zergatiak aztertzen dituzte eta saiesteko bideak bilatzen saiatzen dira.

2009-02-20

Euskararen astea

Urtero egiten dugun bezala, aurten ere euskararen astea ospatu dugu. Aurtengo gaia, euskal musika izan da.
Besteen artean, ikastola apaindu dugu, musika tresna tradizionalak aztertu ditugu herri kirolak egin ditugu eta bertsotan aritzeko aukera izan dugu.

Asteari amaiera emateko bertso saio zoragarri bat izan dugu.

Bertso saioan Aitor Mendiluze eta Beñat Gaztelumendi (2007-ko Gipuzkoako txapelduna eta txapeldun ordea) bertsolariak gure artean izan ditugu.






















2009-02-03

Euskarak behar zaitu

.eus domeinuaren alde atxikimenduak eskatzen ari dira. Azalpen gehiago eta atxikimenduak egiteko klik egin irudian.

7.735€ , ez dago gaizki!

STIMATOR helbidean sartuta, ikusten duzun blog honen balioa da. nahi al duzu zure lekuaren balioa frogatu?


7.735,78 €


Check yours?

2009-01-31

Bideoak edita itzazu software askea erabiliz


AVIDEMUX, programa xumea da, erabiltzeko erraza eta pendrivean eramangarria. Ezer gehiago behar al duzu? Azalpenak dituzu, eta deskarga egiteko orria ere.