Moodle, hezkuntzako plataforma orain mobiletan probatzen ari dira. Ikusiko dugu etorkizuna nondik norako bidea hartzen duen. Hemen gai honi buruzko bideo interesgarri bat duzu.
Zaila egin al zaizu euskarazko filmeak aurkitzea? Hemen zerrenda bat jartzen dizut, ea bilatzen ari zarena aurkitzen duzun!
Euskal encodings. Foroa eta euskaratutako pelikulen zerrendak. HH eta LH pelikulak. Marrazki bizidunak, gehienetan. Zerrenda luze bat aurki dezakezu bertan. EITB ko pelikulak. Ikusezazu.com. Filmeak online ikusteko.
Guztion artean zerrenda hau osa dezakegu, besterik ezagutzen al duzu?
Eskolako Agenda 21ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du. Facebook-en eguneratuta.
Moodle plataformari buruz zer edo zer entzun duzu seguruenik. Plataforma honetan zer egin daitekeen frogatu nahi baduzu, hemen proposatzen dizkizut helbideetan ikastaro ireki multzo bat aurki dezakezu.
Ikastaro bilduma Xarxatic helbidetik datorkigu eta hezkuntza munduko gai desberdinei buruzkoak dira. Jclic ikasteko, open office edo Gimp erabiltzen trebatzeko adibidez.