Lanari hasiera emateko, gure gaiari buruzko (ESPAZIOA) galde-erantzunen saio bat burutzen dugu.
Gure gelako blogara jotzen dugu, bertan egitekoa zintzilikatuta dugularik: DBHko natur1 BLOGA
- Oraingoan Arazoetan Oinarritutako Ikasketa (AOI-PBL) moduko metodologia erabiliko dugu. Honetarako gelako kideak talde txikietan antolatuta, proposatzen zaien galderaren inguruko ikerketa burutu behar dute.
- Proposatzen zaizkien ikerketarako galderak hemen dituzte DBH1 espazioa
- Ikerketa era desberdinetara burutzen dute: wikipedian behatuz, Google bilatzailean, Youtuben bideoak bilatuz, testu liburuan, laborategiko esperimenturen bat, e.a...
- Eta ikerketa egin ondoren Drive erabiliz aurkezpen bat egin eta hemen kokatzen dute: DBH1-lanen bilduma
- Bukatzeko, talde bakoitzak bere ikerketaren emaitza besteei azaltzeko unea iritsi da, PDIa erabiliz aurkezpenak egiten dituzte. Ikaskideen galderak erantzuten dituzte ere, egokitu zaien gaian adituak baitira!
Ariketa egiteko erabili ditugun erremintak/aplikazioak (ekintzaren PLEa): Google sites, tiny.cc, padlet, wikipedia, google bilatzailea, youtube eta Drive-aurkezpenak.
1 comentario:
Lan interesgarria Jose Luis eta baliabide ezberdinak erabiltzeko posibilitatea ematen die.
Publicar un comentario