2008-01-31

Euskararen asteko blog berria


Mariaren Bihotza ikastolan euskararen aste berri bat ospatzen ari gara, honekin batera blog berria sortu dugu, bertan argazkiak, bideoak eta abar ditugularik.

2008-01-08

Blogak lehen hezkuntzan

Ziklo honetan blogak era askotara erabil daitezke; maila bakoitzak bere ezaugarriak dituenez, blogen erabilera ere desberdina izango da, noski.
Lehen zikloan irakasleak zuzentzen du blogaren edukia. Bertan era desberdinetako edukiak azaldu ditzake: azalpenak, ariketen proposamenak, aldizkaria, lanen erakusketa, bideo/argazkien bilduma,...
Pixkanaka ikasleek lan hau bere gain har dezakete (3.zikloan). Adibidez: testuak idazteko , beraien lanak aurkezteko, ariketa desberdinak (webquest) burutzeko, gelako bloga , jokoak (tribial, urkatua) ...
Blogak hezkuntzan, link interesgarria aurki dezakegu hemen.

Bloga, haur hezkuntzan ere

Bloga hezkuntzan zenbat eta gehiago erabiltzen ari den tresna da. Hezkuntzako maila guztietan erabilgarria da, hemen haur hezkuntzan nola erabil daitekeen adibide batzuk ditugu.
Gelako aldizkaria egiteko erabil dezakegu, bertan argazkiak, berriak eta abar ipini ditzakegu. Beste blog bat. Eta beste adibide bat.
Kasu guztietan irakasleek bloga zuzentzen dute, argazkiak gehitu eta testua(gutxi) idatzi. Ikasleek ikusitakoarekin lan desberdinak egin ditzazkete (argazkiak komentatu, musika entzun, pelikula/bideoren bat ikusi, e.a...).
Hemen irakasle baten bloga dugu, bere ikasleen lanak argitaratzeko erabiltzen du eta gurasoekin harremanetan egoteko.
Sevillako andereño baten bloga, bere lana azaltzen digu bertan.
Zoritxarrez, material gehiena erdaraz dago, agian zerbait erabilgarri izango dugu.

2008-01-01

Blogak hezkuntzari buruzko ikerketa


Ikastetxe askotan weblog-ak erabiltzen dira baina orain arte ez da erabilpen honi buruzko ikerketarik egin. Hemen blogak hezkuntzan nola erabiltzen dugun buruzko ikerketa bat ikus dezakegu.
Ateratako ondorioak ere ikus ditzakegu.