TecLaw blogan XXI. mendearen edozein irakasleak bete beharko lituzke 10 konpetentziak argitaratu dituzte:
Irakasleek hurrengo gaitasunak betetzeko gai dira...
1. RSS zerbitzu batetan izena eman , eta interesgarriak diren helbideeen albisteetako edukietan sindikatu.
2. Web orrietako markadoreak eta etiketak kudeatu.
3. Blog bat sortu eta kudeatu.
4. Wiki bat sortu eta kudeatu.
5. Hiperbinkuluak erabili (posta elektronikoetan, blogetan, web orrietan eta wikietan)
6. PDF artxiboak sortu.
7. Argazkiak sortu, editatu eta sarera igo.8. Soinua/bideoa ekoiztu eta sarera igo.
9. Google Docs edo beste elkarlaneko erremintaren bat erabili.
10. Hezkuntz sareetan parte hartu.
Eta zuk, zer deritzozu?
2 comentarios:
Nik diot jakitea ondo dagoela eta lekurik betetzen ez duela, baina bai denbora!!!!!! Nire klaseak norbaitek pentsatu, prestatu eta ematen baditu nik dekalogoa martxan jarriko dut. Hori bai, bizi garen garaian bizita, laster 20 izango dira, teknologiaren martxarekin exponentzialki hazi beharko du ere gure denbora libreak....
Horixe baietz! Arrazoi osoa duzu. Gure formazioa oso kontutan izan behar dugu, orain, lehen eta datorkigunean ere. Honetarako denbora ezin bestekoa da, eta dago koxka, NONDIK aterako dugu beharrezko denbora hau?
26 orduetako eguna behar dugu, ya!
Publicar un comentario