2018-04-23

Teknologiako arduino proiektuak

 Iritsi da robotika eta automatismoen gaia DBH 2. mailako teknologia arloan eta arduino mikrokontroladorea erabiliz proiektua egiteko aukera dugu beraz.

Lehenengo gauza ikasleek arduino zer den eta nola programatuko dugun ezagutu behar dute. Gure kasuan, chromebookak dutenez, Bitbloq aplikazioa erabiliko dugu. Programazioa blokeen bitartez egingo dugu. Tutoriala
Arduino erabiltzeko aztertzen ari naizen beste online plataforma da Tinkercad.  Muntaien simulatzailea eskaintzen du, adibide asko eta itxura garbi eta atsegin baten bidez.

Talde osoan adibide xume batzuk aztertzen ditugu, oinarrizko blokeak ezagutu eta erabiltzen hasi beharko gara. Erabiliko ditugun osagai elektronikoa ere zeintzuk diren eta beraien funtzioa jakin beharko dugu (serboa, diodoa, erresistentziak, LDRa, ...).

Eta horrela talde bakoitzak (laukoteak berez) bere proiektua ausnartzen hasteko garaia iritsi da, ea zer bururatzen zaien: 3 botoi(3 abesti) dituen musika kutxa bat, argi sentsorea duen kotxeentzako barrera altxakorra, bi botoi dituen igogailua, latak ateratzen dituen makina bat,...


No hay comentarios: