2010-01-26

Oinarizko konpetentziak HH eta LHen

CEPR Pablo de Olavide ikastetxekoek oinarrizko konpetentziak lantzeko 200 ariketa bilduma interneten zabalik jarri dituzte.

Ikus daitekenez, primeran sailkatuta daude: arloa, zailtasuna, azalpen xume bat eta lantzen diren edukiak agerian ditugu.

Batzuk ariketa soilak dira, beste batzuk ordea arlo eta eduki ugari barne dituzte, eta ariketa burutzeko lan fitxa, interneteko bilaketak eta beste zenbait tresna erabiltzea eskatzen dute.

2010-01-19

Gizarte zientziak


Diego Sobrinoren eskutik aurki dezakegu giza zientzie buruzko blog interesgarri hau.

Ariketa mordo bat, mapa interaktiboak, ikasgaiak, jokuak eta abar luzea bildu ditu bertan. Horietako batzuk euskaraz gainera (mapa interaktiboak adibidez).

2010-01-12

Euskaltzaindiako arauak

IKTeroen eskutik datorkigun berria, euskaltzaindiako arauak lantzeko ariketa multzo bat. Ariketa hauek ikasleekin lantzeko material aproposa izan daiteke, eta zergatik ez, guk ere ahaztuta dugun arauren bat gogoratzeko une aproposa izan daiteke. Beste bide bat hemen dugu, Maite Goñik Euskaljakintzaren bitartez bildutako ikastaroa.

2009-12-01

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Abenduaren 3an euskararen nazioarteko eguna ospatzen da. Hau dela eta, hemen duzue ikastolan egingo ditugun ekintzak:
Haur Hezkuntza:
Ipuin kontalariarekin saioa
Lehen Hezkuntzako lehen zikloa Ipuin kontalariarekin saioa
Lehen Hezkuntzako 2.eta 3. zikloak Bertso saioa
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Zine emanaldia


2009-11-07

DBH-ko 1. eta 2.mailako irteera: ARALAR

Eguraldi euritsua eta hotzarekin atera gara ikastolatik, San Migelen zer aurkituko genuen jakin gabe. Susmoak bai, ea elurra iritsi den, Azaroaren 6an goiz da horretarako,...

Ikasleak primeran pasa dutela esan beharrik ez, nahiz eta batzuk ekarri duten horniketa elurrerarko hoberena ez izan: zapatilak, udarako galtzerdi finak, txamarra fina adibidez.
San Migel in excelsis ikusi ondoren kanpora atera gara, elurrarekin gozatzera.

Eguraldia kaxkar jarraitzen zuenez, Iribas herri kuttunera joan gara.

Ibilalditxo bat egin dugu Larraun ibaiaren jaiotza ikusteko, eta bide batez 2.mailakoek hostoen argazkiak ateratzeko aukera paregabeak izan dituzte.

Lekunberrira, ibilalditxo bat eta bertan autobusa hartu dugu etxeko bidea hartzeko.

Eguraldiak ez gaitu kikildu, eta ondo pasa dugu, ez da?

2009-10-25

Ipupomamua

Ipuinak entzun, ikusi, bizi eta gozatzeko telebista saio berria ematen hasi dira ETB1en ostiraletan 19:30etan, eta ETB3n ostegunetan eta ostiraletan.
Ipupomamua asteroko saioa da, 25 minutuko iraupenaz, euskara hutsez.

Saio ibiltaria izango da: Nagore Aranburu aurkezlea herririk herri ibiliko da, liburutegietan, kultur etxeetan eta abarretan. Astero, elkarrizketa bat eskainiko du ipuingintzaren edo ilustrazioen inguruan, iritziak bilduko ditu, zinemarekiko loturak aztertuko ditu...

Jakina, saio bakoitzean ipuin kontaketa bat ere izango da: aktoreek, jende ezagunak, idazleek eta beste askok eskainiko digute ipuintxo bana.

Ipuina, poema, marrazkia eta mamua biltzen ditu hitz bakarrean Joseba Irazuri (Bernardo Atxagari) zor diogun izen eder honek.
Iturria: Edurne Arruti

2009-10-17

Ikasleen arreta mantentzeko ariketak

Consumer eroski aldizkarian aurki dezakegun artikulua, ikasleen arreta eza hobetzeko teknika batzuk.Honekin batera soziogramaren balioa eta beste artikulu interesgarri irakur ditzakegu.