2010-10-10

XXI. mendearen irakaslearen 10 konpententziak

TecLaw blogan XXI. mendearen edozein irakasleak bete beharko lituzke 10 konpetentziak argitaratu dituzte:

Irakasleek hurrengo gaitasunak betetzeko gai dira...

1. RSS zerbitzu batetan izena eman , eta interesgarriak diren helbideeen albisteetako edukietan sindikatu.
2. Web orrietako markadoreak eta etiketak kudeatu.

3. Blog bat sortu eta kudeatu.

4. Wiki bat sortu eta kudeatu.

5. Hiperbinkuluak erabili (posta elektronikoetan, blogetan, web orrietan eta wikietan)

6. PDF artxiboak sortu.

7. Argazkiak sortu, editatu eta sarera igo.

8. Soinua/bideoa ekoiztu eta sarera igo.

9. Google Docs edo beste elkarlaneko erremintaren bat erabili.

10. Hezkuntz sareetan parte hartu.

Eta zuk, zer deritzozu?


2010-10-03

Irakasleen rolak

Oraingo honetan Forgesen komiki batekin gatoz. Irakasle batek betetzen dituen lanbide alor desberdinetaz ausnarketa egiten du bertan. Gaztelerako irakasleari buruzkoa da, baina edozein jakintza arlokoari buruzkoa izan liteke.
Askok dioten bezala, errealitateak fikzioa gainditzen ote al du?

2010-06-29

Eskaneatutako testuak DOC fomatura


OCR Online bitartez errez bihurtuko dituzu zure eskaneatutako irudiak guztiz erabilgarria den testu formatuan (DOC adibidez).
Erabilpena oso erraza da, ez duzu ezertxo ere ez instalatu behar, Online egiten da lan guztia:

1. Dokumentua aukeratu (browse) eta igo (upload)
2. Hizkuntza aukeratu (bertan euskara aurki dezakezu!)
3. Aterako den formatua jarri
4. Zure artxibo berriaren esteka aterako zaizu, klik egin eta kitto (ireki edo gorde).

2010-05-08

Bigarrenak Kosmodisean!

Zorionak DBH 4. mailako MaMui taldeari, aurtengo KOSMODISEA lehiaketan 2.sariaren irabazleak:
Andrea Lizankos,
Uxue Jimenez,
Markel Laskurain,
Mikel Elizalde,
Ibon Gomez.

Ikastolan 4.mailako informatika arloaren bitartez aurkeztutako 3 taldeek lan handia egin dute, gogoz aritu dira eta lan ederrak ekoiztu dituzte ikasturtearen zehar. Ikastolako bi talde lehenengo 10en artean kokatu dira.

Lehiaketa honen helburua, kultura ekintzailearekin eta digitalaralekin bat datozen konpetentziak talde lanaren bitartez sustatzea eta Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak erabiltzea da.
DV albistea.
EITBko albistea
noticiasdeGIPUZKOA
ZORIONAK berriz parte hartu duten guztiei.

2010-03-25

Zuzeneko itzultzaile bat

Tradukka izenarekin une uneko itzultzailea datorkigu. Bi lehio ditugu, lehengoan idazten duzuna bigarren lehioan itzulita ikusiko duzu. Ez dago euskaraz itzultzeko aukerarik baina beste hizkuntz mordo bat aukeran ditugu.
Froga egin ezazu.

2010-02-20

IKT prestakuntza

Eskola 2.0 orrian 5. mailako tutore, ingeles eta P.Tko kideek jarraitzen ari diren prestakuntza ibilbidea ikusgai dago.
Itxoin beharko dugu zer neurri arte beteko den ikusteko, eta zer epeetan betetzen den. Pixkanaka beste maila eta etapa desberdinetara iristen joango da.

2010-01-30

Microsoft vs SUN

Denok ezagutzen dugu M.Office deitutako ofimatikako programen bilduma (Word, Excell, Acces,...), baina ohiko programa horren ordezkari ederra dugu Open Office programarekin.
Bilduma hau kode irekian oinarritzen da, hau da, edonork alda eta hobe dezake programa hau, eta guztion erabilgarri jarri daiteke ondoren. Doako programen bilduma da eta Microsoften programarekin guztiz baliakidea.
Orain dela gutxi SUN erakundeak biltzen zituen aldaketa hauek baina bereiztu ondoren, gaur egun bi iturri deberdinetatik lor dezakegu Open Office: Sun eta Novellen bertsioa (Go-oo du izena). Azken honek Open Officeberriaren hobekuntzak ezartzeko estrategia izaten du.
Hemen uzten dizuet nahi duzuen bertsioa eskurgarri, deskarga burutu eta exekutatu, erraza ez da?
Beste abantaila eder bat: EUSKARATUTA daude biak!









OpenOffice zuzenean euskarako bertsioa instalatu eta kitto, Go-oon berriz instalazioaren ondoren euskarako bilduma jarri beharko duzu (langpack-eu).

Informazio gehiago: Genbeta