2015-12-17

Ikasleen PLEa erabiliz, esperientzia bat


Lanari hasiera emateko, gure gaiari buruzko (ESPAZIOA) galde-erantzunen saio bat burutzen dugu. 

Gure gelako blogara jotzen dugu, bertan egitekoa zintzilikatuta dugularik: DBHko natur1 BLOGA  
  1. Oraingoan Arazoetan Oinarritutako Ikasketa (AOI-PBL) moduko metodologia erabiliko dugu. Honetarako gelako kideak talde txikietan antolatuta, proposatzen zaien galderaren inguruko ikerketa burutu behar dute. 
  2. Proposatzen zaizkien ikerketarako galderak hemen dituzte DBH1 espazioa  
  3. Ikerketa era desberdinetara burutzen dute: wikipedian behatuz, Google bilatzailean, Youtuben bideoak bilatuz, testu liburuan, laborategiko esperimenturen bat, e.a...
  4. Eta ikerketa egin ondoren Drive erabiliz aurkezpen bat egin eta hemen kokatzen dute: DBH1-lanen bilduma  
  5. Bukatzeko, talde bakoitzak bere ikerketaren emaitza besteei azaltzeko unea iritsi da, PDIa erabiliz aurkezpenak egiten dituzte. Ikaskideen galderak erantzuten dituzte ere,  egokitu zaien gaian adituak baitira!
Ariketa egiteko erabili ditugun erremintak/aplikazioak (ekintzaren PLEa): Google sites, tiny.cc, padlet, wikipedia, google bilatzailea, youtube eta Drive-aurkezpenak.


1 comentario:

NAGORE BEREZIBAR dijo...


Lan interesgarria Jose Luis eta baliabide ezberdinak erabiltzeko posibilitatea ematen die.